37. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Arantzako Udalak, 2022ko abenduaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontua eta haren exekuzio oinarriak.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko urtarrilaren 17ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta ondotik Udalaren iragarki-oholean hamabortz egun baliodunean espedientea jendaurrean jarri zen.

Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da behin betiko aurrekontua.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 166.766,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 43.150,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 284.036,09 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 35.760,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 83.200,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza pasiboak: 20.364,45 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 648.276,54 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 232.518,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 169.522,09 euro.

III. kapitulua.–Finantza gastuak: 3.878,84 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 55.110,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 156.023,31 euro.

IX. kapitulua.–Finantza pasiboak: 31.224,30 euro.

Gastuak, guztira: 648.276,54 euro.

Arantzan, 2022ko otsailaren 8an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2201830