37. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRI

2022rako lan publikoaren eskaintza

Irunberriko Udaleko Alkatetzak 2022ko otsailaren 11n eman 17. Ebazpenaren bitartez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi zen, jarraian adierazten den plazari dagokiona.

–Zerbitzu anitzetako lanpostu bat, plantilla organikoko 5. zenbakiko plaza, C mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan. Lanpostu horretan sar daitezke, era murriztuan, D mailako zerbitzu anitzetako lanpostua duten funtzionarioak edo lan-kontratudun finkoak.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluan xedatutakoa bete beharrez.

Ebazpen honen aurka, amaiera ematen baitio administrazio bideari, errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Irunberrin, 2022ko otsailaren 11n.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2202170