33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2022ko otsailaren 2an egin ohiko bilkuran, aho batez onetsi zuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen haren testu osoa:

Kontuan hartuz Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak apirilaren 9an emandako 140/2021 Ebazpena, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala, ezarri dira honako jaiegunak 2022rako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Uztailaren 26a: Garesko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Gaiaz bozketa eginda, Batzorde Iraunkorrak, aho batez,

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Onestea 2022ko lan-egutegia Izarbeibarko Mankomunitateko langileendako, gorago adierazitakoarekin bat etorriz. Bertan ezartzen dira 2022ko jaiegunak, baita tokiko jaieguna ere.

Bigarrena.–Onestea Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2022. urteko lanaldiaren banaketa. Lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela beteko dira:

2.1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 8:30etik 14:00ak arte; gainerakoa egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:30etik 08:30era arte eta 14:00etatik 15:30era arte.

2.2. Aurreko apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, lanaldi partziala edo lanaldiaren murriztapena dutelako eta/edo zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi bereziren bat duten langileei, ez ordu konpentsazioren bat dutenei.

2.3. Langile bakoitzak 10,25 orduko poltsa bat izanen du urte guztian erabiltzeko, zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta Mankomunitatearen bulegoetako jaiegunak.

Laugarrena.–Jendea udal bulegoetan hartzeko ordutegia 09:30etik 13:00ak arte izanen da, astelehenetik ostiralera.

Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta aditzera ematea Mankomunitate honetako langileen plantillari.

Garesen, 2022ko otsailaren 3an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2201694