33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

2022ko karga-tasak. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2022ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga aplikatzeko karga-tasak eta koefizienteak, 2022rako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahal ditzaten. Arauzko epean eta moduan erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Erronkarin, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Amparo Viñuales Galé.

Iragarkiaren kodea: L2201294