33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Indargabetzea Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Legardako Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Legardako Udalaren Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea (iragarkia argitara eman zen 2021eko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Legardan, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2201305