33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Garinoaingo Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu arauaren indargabetzea behin betiko onetsi da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Garinoainen, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2201380