33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Ordenantza fiskalen aldaketak 2022rako. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2021eko azaroaren 19an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea Funesko Udalaren ordenantza fiskaletan.

Jendaurrean paratu ziren, iragarkia argitaratuta 2021eko 275. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 7an, eta Udaleko iragarki-taulan. Jendaurreko epean ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta argitara ematen dira aldaketak, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Funesen, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Ignacio F. Domínguez Martínez.

3. ORDENANTZA FISKALA

Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituena

5. artikuluko 1. puntuko enuntziatua aldatzen da, 1b), 1c) eta 1d) apartatuak kentzen dira, 4d) apartatua gehitzen da, eta gainerako apartatuetako tasak aldatzen dira:

Tarifak.

5. artikulua.

Ordenantza honek honako tarifa hauek izanen ditu:

1. Fotokopiak eta partzelen zedulak:

a) Fotokopiak:

–20 fotokopia bitarte: 0,20 euro orriko.

–20tik aurrera: 0,15 euro orriko.

–A4 koloretan: 0,60 euro orriko.

–A3 koloretan: 1,50 euro orriko.

b) Partzelen zedula: euro 1.

2. Jarduera sailkaturako lizentzia.

a) 200 euro espedienteko, jarduera sailkatuak Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuan tramitatzen direnean.

b) Gan-Nik sozietatearen txostena duten jarduera sailkatuetarako, Udalari espediente bakoitzagatik fakturatutako zenbatekoen kostua osorik ordaindu beharko da.

3. Jarduera lizentziak eskualdatzea eta/edo irekitzea: 50 euro.

4. Ziurtagiriak.

a) Udal bulegoek, azken bosturtekoaren agiri edo datuei buruz ematen dituzten ziurtagiriak, plegu bakoitzeko 2 euro.

b) Aurreko bosturtekoko agiri edo datuak, plegu bakoitzeko 2,50 euro.

c) Hamar urtetik gorako agiri edo datuak, plegu bakoitzeko 4 euro.

d) Udalaren arkitekto aholkulariak egindakoak, familia berrelkartzeari eta katastroari dagokienez, plegu bakoitza: 100 euro.

e) Udaleko Udaltzaingoaren zerbitzuko agenteek egindako txostenak, partikularren aferei buruzkoak, plegu bakoitza: 100 euro.

5. Udalaren beste agiri batzuk egitea, beste tarifa batzuetan jasotzen ez direnean: 2 euro.

5. ORDENANTZA

Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duena

Tarifen eta prezio publikoen eranskinean, igerilekuetako udako denboraldiko abonuen apartatuan, senar-emazteei eta izatezko bikoteei dagokiena kentzen da, hilabeteko abonu berri bat jasotzen da, igerilekuetako gainerako eremua (frontoia eta tenis pista) erreserbatzeko apartatua kentzen da eta aldatu egiten da padeleko, tenis pistako eta pilotalekuko udako denboralditik kanpoko abonuen kontzeptua.

Tarifen eta prezio publikoen eranskina

Kirolgunerako tarifak.

Udako denboraldiko abonua igerilekuetarako:

7urtetik 14ra bitartekoak, (biak barne): 30 euro.

15etik 64 urte bitartekoak (biak barne): 45 euro.

65 urtetik gorakoak: 30 euro.

Familia ugarien abonuak: %25eko deskontua (Funesko herritarrak, familia ugariaren txartela dutenak).

Hilabeteko abonua (hilabete, egiten den egunetik hasita): 35 euro.

Igerilekuetako abonatuaren txartela galtzea: 3 euro.

Eguneko sarrerak: 5 euro.

Padel pista erreserbatzea: 5 euro ordu bakoitzeko.

Padeleko abonua, udako denboralditik kanpo: 30 euro.

7. ORDENANTZA FISKALA

Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa publikoak arautzen dituena

Zenbatekoen eranskinean, “I. epigrafea. Lurzoruko aprobetxamendu bereziak” izenekotik kendu egin da I.3.1. “Festetako saltokiak eta barrakak” puntuko a) apartatua, eta aldatu egin dira 1.4. “Kaleko salmentako gailu finkoak” eta 1.5. “Lurzorua garabiekin okupatzea” izeneko puntuak:

Zenbatekoen eranskina

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

–Herriko festak (tasa kalkulatzeko, 15 egun hartzen dira halakotzat): 0,20 euro/m²/eguna.

–Udako denboraldia (90 egun hartuko dira halakotzat, ekainaren 15etik irailaren 15era arte): Kuota kalkulatzeko aplikatuko da 15 egun, 0,20 euro/m²/eguna gehi 75 egun, 0,15 euro/m²/eguna.

–Urteko denboraldia: 180 egun hartuko dira halakotzat, 0,10 euro/m²/eguna.

I.2. Osteguneko azoka txikia eta kaleko saltokiak herriko festetan:

–4 metro lineal arte: 3,60 euro/eguna.

–4 metrotik gora: 0,60 euro/m/eguna.

I.3.– Saltokiak eta barrakak festetan.

1.3.1. Saltokiak eta barrakak festetan.

–1,20 euro/m²/eguna.

1.3.2. Feria esparrua Nafarroako Ferietako Saltzaileen Elkarteari adjudikatzea.

Urtero, hitzarmena formalizatuko da feria esparrua Nafarroako Ferietako Saltzaileen Elkarteari adjudikatzeko Funesen urte guztian ospatzen diren festa guztietarako (Gazteriaren festak, San Isidro eta herriko festak).

I.4. Salmenta automatikorako gailu finkoak:

–20 euro/makina/urtea.

I.5. Lurzorua okupatzea edukiontziekin eta/edo obretako materialekin, aldamioekin, garabiekin eta antzeko beste batzuekin: 0,30 euro/m²/eguna.

8. ORDENANTZA FISKALA

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta bide publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasa publikoak arautzen dituena

Pasabideak ezartzeko tasa aldatzen da, tasen eranskineko I. epigrafea “Ibilgiluen pasabidea” izenekoan.

Tasen eranskina

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.

1.1. Gau eta eguneko pasabideak:

–Urteko tasa: 75 euro.

–Instalazioa: 30 euro.

–Plakak: kostuaren prezioa.

–Alta eta bajen kasuetan, seihilekoen arabera hainbanatuko da.

9. ORDENANTZA

Funesko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituena

Tasa eta prezioen eranskinak aldatzen dira.

Tasen eranskina

–1. epigrafea.–Ehorzketa: 200 euro.

–2. epigrafea.–Hobitik ateratzea: 200 euro.

–3. epigrafea.–Lekualdatzea (hobitik ateratzea eta ehorztea), ireki beharreko hobi batera: 200 euro.

–4. epigrafea.–Beste zerbitzu batzuk. Inork eskatzen badu ordenantza honetan zehazturik ez dagoen zerbitzurik edo ehorzketa bat arau orokorretik kanpo egin nahi bada eta, beraz, Udalak baimendu behar badu, zerbitzuaren kostu osoa kobratuko da, Udalak egiten badu edo, bestela, eskatzaileak bere kontura kontrataturiko pertsonek egiteko baimena emanen da.

Prezioen eranskina

–Lurrean ehorzteko kontzesioa, 25 urterako: 300 euro.

–Banakako nitxoen kontzesioa, 25 urterako: 650 euro.

–Banakako nitxoen erreserba, 25 urterako eta gehienez ere erreserba bat: 1.200 euro.

–Banakako kolunbarioak, 25 urterako: 250 euro.

–Banakako kolunbarioen erreserba, 25 urterako eta gehienez ere erreserba bat: 250 euro.

11. ORDENANTZA FISKALA

Udalaren egoitzak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

Eranskina aldatzen da.

Eranskina

–Udalaren egoitzak erabiltzea:

Gutxieneko kuota: 20 euro.

Lokalaren erabilera esklusiboa behar izanez gero, Udalak aztertuko du eman daitekeen eta erabilera tasa zein den.

–Salbuetsita daude Funesko elkateak, irabazi-asmorik ez badute eta izena ematen badute Funesko Udalaren erregistroan, elkarteen errolda batean.

–Kultur ekitaldiak Kultur Etxean:

  • Zinema saioa:

a) Haurren saioa: 3 euro (haurren saiotzat hartuko da arratsaldeko lehenbizikoa, eta prezio bera da edozeinentzat, haurra zein heldua izan; hortaz, ordua da bereizgarria).

b) Helduen saioa: 5 euro (helduen saiotzat hartuko da haurren saioaren ondokoa, eta prezio bera da edozeinentzat, haurra zein heldua izan).

  • Antzerki saioa eta bestelako kultur emankizunak:

saioa egiten den egunean kobratuko da sarrera, ekitaldi motaren arabera.

28. ORDENANTZA

Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituena

Tasen eranskina aldatzen da.

Tasen eranskina

Ordenantza honetan aurreikusten diren ekitaldien erabiltzaileek ordaindu beharreko tasa 100 eurokoa izanen da.

30. ORDENANTZA

Funesko Udalaren jabetzako mahaiak, aulkiak eta gainerako altzariak maileguan ematea arautzen duena

Ezartzen da tasa aplikatuko dela eskatzaileak altzari horiek dituen egun bakoitzeko.

6. artikulua. Tasaren sortzapena.

Eskaera aurkezten denean sortuko da altzariak maileguan hartzeko tasaren tarifa; zenbateko hauek izanen ditu:

–Altzarien multzo batengatik: 10 euro/eguna. Multzotzat ondoko bi modalitateetako edozein hartuko da:

a) 2 bankuk, mahaiak eta 2 aulkik osatutako multzoa.

b) Mahai batek eta 10 aulkik osatutako multzoa.

–Eskaera ez bada egiten multzoaren arabera, baizik eta altzari bakoitzeko, ondoko tasa ordainduko da unitateko:

a) Mahai bakoitza: 5,00 euro/eguna.

b) Aulki bakoitza: 0,5 euro/eguna.

c) Bankua: 2,00 euro/eguna.

31. ORDENANTZA

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea arautzen duena

4. artikuluko f) apartatuan ezarritako tasaren zenbatekoa aldatzen da.

4. artikulua. Udal lizentzia eskatzeko baldintzak.

f) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia tramitatzeko tasa ordaintzea, 30 euro, alegia. Gainera, partikularrari kobratzen ahalko zaizkio gainerako gastuak, alegia, tramitazioak, kontsultak edota Udalak ordenantza honen xedearekin lotuta behar dituen txosten teknikoak egiteagatik sortzen ahal direnak.

Iragarkiaren kodea: L2201437