33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Dirulaguntzen plan estrategikoa 2022-2023 aldirako. Jendaurrean jartzea

Oltza Zendeako Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, Oltza Zendeako Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoa onetsi zuen 2022-2023 aldirako.

Plan estrategikoa osorik dago argitaratuta Gardentasun Atarian, Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoaren esteka honetan:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/60381d50-f367-483e-bd13-8f4b7d52f300/

Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

Oltza zendean, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2201503