2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena
Berriozarko Udalak, 2022ko urtarrilaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen indargabetzea Berriozarko Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.
Espedientea jendaurrean jartzen da hogeitamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldia erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantzaren indargabetzea behin betiko onetsitzat joko da.
Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Berriozarren, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L2201375