33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2021eko abenduaren 22an egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen 10. poligonoko 127. partzelako –Eztegara pasealekua, 30 B– xehetasun-azterketa, iparraldeko fatxadara ematen duten etxebizitzen energia-eraginkortasuna hobetzea xede, fatxadaren antolamendua arautuz balkoiak ixteko lanetarako. Sustatazailea Copropietarios Paseo Eztegara 30B komunitatea da.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori eta onetsitako testu arauemailea argitaratzen dira.

Beran, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201425