33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa, 9. poligonoko 403. partzelan (SK-2 sektoreko UE-8 unitatea). Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2021eko urriaren 20an egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen 9. poligonoko 403. partzelaren –SK-2 sektoreko UE-8a– xehetasun-azterketa, eraikinaren lerrokadura eta altuera berriak zehaztea xede, lehendik dagoen eraikina handitzeko, bigarren etxebizitza bat sortze aldera. Sustatazaileak Eneritz Rekarte Bengoetxea eta Imanol Moreno Alunda dira.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori eta onetsitako testu arauemailea argitaratzen dira.

Beran, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201423