33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIZPURGI

Ordenantza, herri-larreen aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Aizpurgiko Kontzejuak, 2022ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi du Aizpurgiko herri-larreen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aizpurgin, 2022ko urtarrilaren 27an.–Kontzejuko burua, Carlos Equiza Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2201406