32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurraren okupazio espedientea, “Volandín” aireko/lurpeko goi-tentsioko (66 kilovolt) linea elektrikorako. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2022ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen baimena ematea Renovables del Cierzo SLUri herri-lurrak okupatzeko, “Volandín” aireko/lurpeko goi-tentsioko (66 kilovolt) linea elektrikoaren proiekturako, 2021eko azaroko afekzio txostenaren arabera. Honako lurzati hauei eragiten die:

12. poligonoko 605, 908, 632 eta 633. lurzatiak; 37. poligonoko 438. lurzatia; 38. poligonoko 253. eta 254. lurzatiak; 39. poligonoko 90, 94, 95, 98, 138, 139, 203, 209 eta 211. lurzatiak; 42. poligonoko 63, 67, 68, 69, 148, 150, 151, 152, 153, 154, 157, 158, 159, 162, 163, 164, 167, 168, 169, 170, 171, 177, 178, 179, 180, 181, 184, 185, 286 eta 290. lurzatiak.

Aipatu okupazioak Nafarroako Gobernuaren azken onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Halaber, okupazioa arautzeko baldintza-agiria onetsi zen aipatu linea elektrikorako.

Okupazio espedientea jendaurrean jartzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritako 15 eguneko epean, ukitutako pertsonek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten. Alegaziorik batere aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa) posta bidez (montes@tudela.es) aurretiko hitzordua eskatuta.

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2022ko otsailaren 2an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2201607