32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Espedientea, Corral del Molino Ierako herri-lurrak okupatzeko. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2022ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen baliogabetzea Udalbatzak 2021eko uztailaren 22an hartutako erabakia. Erabaki horren bidez, besteak beste, honako hau onetsi zen: baimena ematea Enerfín Sociedad de Energía SLUri herri-lurrak okupatzeko, “La Senda, Corral del Molino II parke eolikoa” lurpeko goi-tentsioko (66 kilovolt) linea elektrikoaren proiekturako, zeina foru intereseko inbertsio deklaratu baita. Aldiz, onetsi zen baimena ematea Renovables del Cierzo SLUri behar diren herri-lurrak okupatzeko, “Corral del Molino I” lurpeko goi-tentsioko (66 kV) linea elektrikoaren proiekturako.

Aipatu okupazioak Nafarroako Gobernuaren azken onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Halaber, okupazioa arautzeko baldintza-agiria onetsi zen aipatu linea elektrikorako.

Okupazio espedientea jendaurrean jartzen da, erdira murriztuta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezartzen den epea (15 egun), ukitutakoek alegazioak aurkez ditzaten, aplikagarria baita Administrazioa Errazteko Neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan xedaturikoa, foru intereseko inbertsio deklaraturik baitago. Alegaziorik batere aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa), aurretiko hitzordua eskatuta posta bidez (montes@tudela.es).

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2022ko otsailaren 2an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2201518