32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko urriaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Behar zen iragarkia argitaratu zen Kontzejuaren iragarki-taulan eta 2021eko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 8an, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten, argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean.

Jendaurrean egon bitartean inork ez dio espedienteari alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, eta jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.–1 artikuluari eta harekin bat heldu direnei, iragarki hau argitaratzen da, haren laburpenarekin batera, aipatu legearen 202.–3 artikuluarekin bat. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 126.000,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 586.323,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 58.350,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 285.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.055.673,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 50.400,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 52.800,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 697.388,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 256.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.055.673,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tebasen, 2022ko urtarrilaren 27an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2201306