32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Epatzea 21-02268 gora jotzeko errekurtsoan, 2018ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz

Miguel Ángel Ruiz Langaricak 21-02268 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, osoko bilkuraren 2021eko irailaren 16ko erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez behin betiko onetsi zen 2018ko plantilla organikoa.

Kontuan hartuta zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orkoienen, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2201351