32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2021eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Olaibarren, 2021eko abenduaren 22an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2201669