32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Itzagaondoko Udalak, 2021eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontu arrunta. Erabaki hori 2022ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean. Jendaurrean jarrita, haren kontrako alegaziorik ez denez aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu da aurrekontu hori. Haren kapitulukako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bete beharrez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 58.885,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 5.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 3.360,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 120.095,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 59.510,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 246.850,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 16.150,00 euro.

2. kapitulua.–Gastu arruntak: 59.430,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 102.460,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 675,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 56.135,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 10.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 246.850,00 euro.

Ardatzen, 2022ko otsailaren 2an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2201632