32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2022. urteko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2022ko otsailaren 2an egindako osoko bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

2. Bai aurrekontu orokorra eta bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsita joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikulu honetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1.990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Goizuetan, 2022ko otsailaren 3an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2201671