32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea lan-kontratudunen eta funtzionarioen 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa eta zerbitzuak ematen dituzten langileen zerrenda.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren xedapenetan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orobat, aditzera ematen da, ezen, jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat hartuko dela.

Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Faltzesen, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2201418