32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Oltza zendeako Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin den osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Oltza zendeako Udalaren 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik edo alegaziorik egiten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea amaitutakoan.

Oltza zendean, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2201502