32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2E/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, laguntza deialdia onesten duena 2022-2025 aldian I+G proiektu estrategikoak egiteko. DDBN identifikazioa: 606181.

I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzen bidez sustatu nahi da inpaktu handiko proiektuak egin daitezela, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (RIS4an) identifikatutako sektoreetakoak (automozioa eta mekatronika, elikakatea, energia berriztagarriak eta baliabideak, osasuna, turismo integrala eta sorkuntza industriak eta industria digitalak). Horiek gauzatzeko, hainbat motatako enpresen partzuergo bat eratu behar da, eta partaidetza portzentaje gutxieneko bat ezartzen da Nafarroako ikerketako eta ezagutzen zabalkundeko erakundeentzat. Ekimen honen helburua sektore estrategikoetako enpresak mugiaraztea da, erreferentziakoak edo traktore diren enpresen bitartez, hots, honelako proiektuen buru izateko gauza direnen bitartez.

“ALPES V” erronkaren finantzazioa Nafarroak Nekazaritzako Elikagaien Planaren finantzazioari egiten dion ekarpenaren parte da. Era berean, “AERO VI” erronkaren finantzazioa Nafarroak Energia eta Hidrogeno Berdearen Planaren finantzazioari egiten dion ekarpenaren parte da.

Instituzioak eraldatzea eta zientzia, teknologia eta berrikuntza sistema nazionalaren gaitasunak indartzea helburu duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 17. osagaiaren parte dira “Plan osagarriak autonomia erkidegoekin” deritzonak.

Laguntzen deialdi hau zazpi erronkatan zentratzen da, aipatutako RIS4-ko sektoreei dagokienez gako baitira. Honako hauek dira:

–1. erronka: VOLTA VI. 0 isurketako ibilgailuak, irismen luzekoak eta teknologia aurreratukoak.

–2. erronka: AERO VI. Energia berriztagarrien biltegiratzea, horien erabilera optimizatzeko.

–3. erronka: GEMA VI. Genomika eta medikuntza aurreratua.

–4. erronka: ALPES V. Elikadura pertsonalizatua eta jasangarria.

–5. erronka: IRIS IV. Adimen artifiziala eta robotika industriarako eta gizarterako.

–6. erronka: IDEA IV. Goraka ari diren ideia disruptibo aplikatuak.

–7. erronka: SIBERIA IV. Bioteknologiako konponbide berritzaileak energiarako, osasun arloko erronketarako, industriarako eta nekazaritzako elikagaien industriarako.

Nafarroako Gobernuak 2020ko abenduaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez baimendu zuen deialdi honetarako behar diren urte anitzeko gastu konpromisoak hartzea, baita aurretiazko tramitazioa ere.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Laguntza deialdia onestea, 2022-2025 aldian I+G proiektu estrategikoak egiteko.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira, baldin eta aurrekontuko krediturik bada:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

820005 82600 7701 467305 Reactivar Plana I+G proiektu estrategikoetarako dirulaguntzak. Nafarroako RIS3

2022

800.000

820005 82600 7701 467305 Reactivar Plana I+G proiektu estrategikoetarako dirulaguntzak. Nafarroako RIS3

2023

6.000.000

820005 82600 7701 467305 Reactivar Plana I+G proiektu estrategikoetarako dirulaguntzak. Nafarroako RIS3

2024

7.000.000

820005 82600 7701 467305 Reactivar Plana I+G proiektu estrategikoetarako dirulaguntzak. Nafarroako RIS3

2025

2.200.000

4. Deialdi honen xede diren zazpi erronkei dagozkien proiektuei diruz laguntzeko, baimendutako gastuaren banaketa honako hau izanen da:

–1. erronka (VOLTA VI): 2.400.000 euro.

–2. erronka (AERO VI): 2.400.000 euro.

–3. erronka (GEMA VI): 2.500.000 euro.

–4. erronka (ALPES V): 2.400.000 euro.

–5. erronka (IRIS IV): 2.400.000 euro

–6. erronka (IDEA IV): 1.500.000 euro.

–7. erronka (SIBERIA IV): 2.400.000 euro.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 14an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Laguntza hauen helburua da Nafarroarentzat estrategikoak diren industriako eta garapen esperimentaleko ikerketa proiektuak egin daitezela sustatzea, Europako Horizon Europa ikerketa eta berrikuntza estrategiarekin lerrokaturik daudenak, konponbide berritzaileak ekartzen dituztenak gizarteak dituen erronken aurrean. Teknologia berriak sustatu nahi dira, eta horien produktu eta zerbitzu berriak sor daitezela.

Halaber, ezagutzaren transferentzia bultzatu nahi da Nafarroan enpresen eta ikerketa eta ezagutzaren zabalkundeko erakundeen artean, hau da, zentro teknologiko, unibertsitate eta ikerketako erakundeen artean I+G proiektuak elkarrekin eginez.

Deialdi honetan honako erronka hauek aukeratu dira, gako baitira Nafarroako espezializazio adimentsuaren estrategiako (RIS3) sektoreei dagokienez:

1. 1. erronka: VOLTA VI. 0 isurketako ibilgailuak, irismen luzekoak eta teknologia aurreratukoak.

Automozioa eta orokorrean mugikortasuna da Nafarroako ekonomia mugitzen duten sektoreetako bat. Gaur egun, 150 enpresa eta 10.000 langile baino gehiagok dihardute gure eskualdean sektore honetan. Sektorea aldaketa teknologiko handien garai batean dago. Klima-aldaketak eta karbono isuriak gutxitu eta gizarte eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko beharrak ekarri dute 0 isurketako garraiobideen ikerketa sustatzea, nahiz eta orain arte ibilgailuentzat lortu diren autonomiak mugatuak diren. Nafarroak, oraindik ere, erregai fosilekiko mendekotasun handia dauka, garraioagatik nagusiki. Lurralde garatuek, eta Nafarroak zehazki, jakin badakite beharrezkoa dela gaur egungo eredu energetikoa aldatzea, erregai fosilekiko mendekotasuna gutxituz eta mugikortasuna sistema jasangarriagoetarantz aldatuz. Alde horretatik, 0 isurketako ibilgailuak funtsezko pieza dira aldaketarako. Garraioaren teknologian aldaketak gertatzen ari dira eredu jasangarriagoetarantz, baina ez hori bakarrik: teknologia oso azkar ari da aurrera egiten sistema autonomoetarantz, ahalbidetzen dutenak garraioaren segurtasuna areagotzea eta giza akatsen ondoriozko ezbeharrak gutxitzea. Nafarroak, sektore horrek ekonomian duen garrantzia dela eta, parte-hartzaile aktiboa izan behar du teknologia horren bilakaeran, eta horregatik, funtsezkotzat jo da I+G+b proiektuak bultzatzea erronka horri aurre egiteko, hots, gizarteari 0 isurketako ibilgailuak ematea, ibilgailu horiek irismen luzekoak eta teknologia aurreratukoak izanik.

2. 2. erronka: AERO VI. Energia berriztagarrien biltegiratzea, horien erabilera optimizatzeko.

Nafarroak energia berriztagarrien alde egin du bere eredu energetikoan. Energia berriztagarriek ingurumena errespetatzen dute, karbono isurketak murrizten baitituzte energia sortzean. Nolanahi ere, energia berriztagarriek badute zailtasun bat beste energia iturri batzuekin alderatuta: haizearen eta jasotako eguzki-erradiazioaren aldakortasuna. Horren ondorioz, batzuetan energia eoliko asko ekoizten da eskaera txikia denean, eta haize-parkeak deskonektatu behar izaten dira saretik eta energia hori galdu; beste batzuetan, aldiz, eskaera elektriko handia dago, baina ez dago haizerik edo eguzki-erradiazio nahikorik, eta horrek energiaren prezioa handitzea eragiten du. Bestalde, energia garraiatzeko sareetan energia galerak gertatzen direnez, gomendagarriena da elektrizitatea kontsumo guneetatik hurbil ekoiztea. Gaur egun, energia berriztagarrien teknologiak erabilita, sorkuntza energetikoa zuzenean industriara edo etxera eraman daiteke, autokontsumo fotovoltaikoko edo eolikoko sistemen bitartez, esate baterako. Kasu honetan ere, sistema horiek energia iturriaren aldakortasunak eragindako muga daukate, izan eguzki energia nahiz eolikoa.

Horrek guztiak erronka hau planteatzera garamatza: bilatzea energia ekoizpenean emisiorik gabeko energia berriztagarrien soluzioak, energia garbiak banatzeko eta kudeatzeko soluzioak, eta ekonomikoki errentagarriak diren biltegiratze energetikoko soluzioak, Nafarroa % 100 berriztagarri baterantz joatea ahalbidetuko digutenak.

3. 3. erronka: GEMA VI. Genomika eta medikuntza aurreratua.

Medikuntzaren joera da etorkizunean gure DNAren analisian oinarritutako medikuntza pertsonalizatu bihurtzea. Medikuntza pertsonalizatuari esker, aukera izanen da jakiteko pertsona batek, jaiotzen den unetik beretik, zer-nolako arriskua izan dezakeen mutazio genetikoei lotutako gaixotasun hereditarioak izateko; horrek aukera emanen du pertsona horri laguntzeko dieta eta ohitura egokiagoak har ditzan, proba medikoen egutegia diseinatzeko, eta pertsona bakoitzarentzat egokienak diren tratamendu eta botikak agintzeko, pertsona horren organismoaren erantzuna hobetuz, bigarren mailako ondorioak gutxiagotuz eta, azken finean, pertsonaren osasuna hobetuz. Aurten, COVID pandemia dela-eta, ikusi ahal izan dugu birus berak askotariko erantzunak eragiten zituela hainbat pertsonarengan, profil genetikoa dela-eta, eta pertsona bakoitzak tratamendu bereizia behar izan duela.

Medikuntza pertsonalizatuak aldaketa handiak ekarriko dizkio gizarteari, izan ere tratamenduak hobetuko ditu, aukera emanen du gaur egun tratamendurik ez duten gaixotasunak sendatzeko, aurreztu eginen da osasun sistemetan; era berean, aldaketa sakonak ekarriko dizkio farmazia-sektoreari, teknologia berriak sartuko dira medikuntzan (esaterako, informatika, datuen tratamendua, big data eta adimen artifiziala osasungintzan), bai eta enpresa eta sektore berriak garatzea ere.

Osasuna Nafarroako arlo estrategikoen artean dagoen aldetik, Nafarroak punta-puntakoa izan behar du osasun arloko teknologia berriei dagokienez. Horregatik guztiagatik planteatu da gizarte erronka hau, hain zuzen ere, I+G proiektu estrategikoak egiteko Nafarroako medikuntza pertsonalizatuaren arloan, komunitateko osasun sistemari konektatuta.

4. 4. erronka: ALPES V. Elikadura pertsonalizatua eta jasangarria.

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, bihotz-atakeen, iktusen eta diabetes goiztiarreko kasuen % 80 eta minbizien % 40 saihets litezke dieta egokiago batekin. Elikadura pertsonalizatuak, egokitzen zaionean egoera fisikoari eta psikologikoari (genotipoa, fenotipoa eta mikrobioma), bizimoduari, beharrei, lehentasunei, aurrekontuari eta alderdi soziokulturalei, ebidentzia zientifikoetan oinarriturik, lagun dezake patologia goiztiar horien intzidentzia gutxitzen.

Dieta osasungarrienek eskatzen dute elikagaiak freskoak izan daitezela eta nutrizio balioa izan dezatela. Horrenbestez, elikagaien ekoizpenak eta prozesatzeak bilakatzen jarraitu behar dute, elikagai horien kontserbazioa eta nutrizio-propietateak eta zaporea hobetzen jarraitzeko. Elikagaien nutrizio kalitatean eragin berezia daukate landareak eta animaliak ekoizteko ekosistemak hobetzera bideratutako jarduerek, bai eta lurraren emankortasuna eta produktibitatea.

Klima aldaketak, populazioaren hazkundeak eta baliabideen gabeziak, gainera, zaildu egiten dute dietetan proteinak, bitaminak eta mineralak izatea. Hori horrela izanik, ikertu beharra dago gaur egun existitzen diren produktu eta prozesuetan proteinen iturri berriak edo alternatibak sartzea, uretakoak nahiz lurrekoak izan, eta saihestu behar da dietetan bitaminen edo mineralen faltaren ondoriozko ezkutuko gosea, gure mahaira iristen diren elikagaiak aberastuz.

Elikakatea denez Nafarroako arlo estrategikoetako bat, beharrezkoa da I+Gko proiektu estrategikoak planteatzea elikadura pertsonalizatu, osasungarri eta jasangarri baterako erronka hauei aurre egiteko.

5. 5. erronka: IRIS IV. Adimen artifiziala eta robotika industriarako eta gizarterako.

“Adimen artifiziala” (AA) aplikatzen zaie portaera inteligentea adierazten duten sistemei, eta gai dira beren ingurunea aztertzeko eta ekintzari ekiteko –nolabaiteko autonomiarekin–, helburu zehatzak lortze aldera.

Adimen artifizialean oinarritutako sistemak, besterik gabe, programa informatikoak izan daitezke (adibidez, ahots laguntzaileak, irudiak analizatzeko programak, bilatzaileak, ezagutze-sistemak), edo hardware gailuetan sartuta daudenak (adibidez, robot aurreratuak, auto autonomoak, dronak edo Gauzen Interneteko aplikazioak).

Adimen artifizialak lagun dezake gure gizarteak gainditu beharreko erronka nagusietako batzuk konpontzen: hasi gaixotasun kronikoen tratamendutik edo trafiko-istripuetako heriotza-tasa jaistetik, eta buka klima aldaketaren aurkako borrokarekin edo zibersegurtasunari egindako mehatxuen aurreikuspenarekin. Era berean, robotikak lan asko errazten ditu, bai industrian bai medikuntzan edo etxebizitzetan. Japoniakoa bezalako gizarte aurreratuetan, robotek eginkizun sozialagoa bereganatu dute, esaterako hezkuntzan edo konpainia-lanetan.

Europako industria digitalizatzeko estrategiak eta adimen artifizialaren estrategiak agerian utzi dute beharrezkoa dela adimen artifiziala eta robotika aurreratua industrian sartzea, lehiakortasunari eusteko. Industria Nafarroako barne produktu gordinaren % 31 da, eta estrategia hori bera Nafarroako Industria Planean eta Zientzia eta Teknologia Planean sartu zen, eta robotika eta adimen artifiziala teknologia gako gisa identifikatu ziren industria eraldatu eta 4.0 Industria bihurtzeko.

Medikuntza pertsonalizatuak sortutako datu bolumenak ere adimen artifiziala behar du horiek aztertzeko.

Horrenbestez, Nafarroak parte-hartze aktiboa izan behar duenez teknologia horren bilakaeran, Nafarroako Gobernuarentzat funtsezkoa da I+G+b-ko proiektuak sustatzea, erantzun eginen baitiote gizarteak bai industrian bai gizartean adimen artifizialeko eta robotikako konponbideak izateko duen erronkari.

Ikerketarako eta Berrikuntzarako Europako Horizon Europa esparruak, gizartearen erronkei erantzuna emateko, 5. lan programa bideratzen du informazioaren eta komunikazioen teknologien eta manufaktura aurreratuko proiektuetarako. Zehazki, industria digitalizatzeko deialdietan jasotzen dira erronka honen helburuak. Europar Batasunak deialdi horietan planteatutako erronkei erantzuten dieten proposamenak dira, hain zuzen ere, deialdi honetan parte hartzera gonbidatuak daudenak.

Erronkan adimen artifizialeko edo mota guztietako robotikako proiektuen proposamenak sartzen dira, helburua izanik gerora industrian edo gizartean erabili ahal izatea.

6. 6. erronka: IDEA IV. Goraka ari diren ideia disruptibo aplikatuak.

Erronkaren xedea da Nafarroako Foru Komunitatean sortu eta goraka ari diren ideia disruptibo eta berritzaileetan oinarritutako ikerketa eta garapen proiektuak finantzatzea, gai baldin badira gizartea edo ekonomia eraldatzeko. Bereziki baloratuko dira gizartearen eta erakundeen aintzatespenak emandako berme objektiboa duten horiek, baldin eta espezializazio adimentsuaren estrategiaren arloren batean sartuak badaude.

Bilatzen diren ideiek xedetzat izan behar dute gizarteak gaur egun dituen arazoak eta erronka handiak lantzea eta horientzako konponbideak bilatzea, arlo hauetan: energia eta haren biltegiratzea, osasuna eta gaur egun sendabiderik ez duten gaixotasunek planteatzen dituzten erronkak, populazioaren zahartzea eta hazkundea, gure planetaren babesa, elikagaiak, garraio jasangarria, ekitatea eta bizi-baldintzak hobetzea, eta beste batzuk.

Halaber, asmoa da Nafarroako Sistemako I+G+b-an diharduten agenteen arteko lankidetzatik sortutako ideia horiek ere sustatzea, baldin eta ekonomia eta gizartea eraldatzeko gaitasuna badute. Proposamenak Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian jasotako sektoreen barnean garatu beharko dira.

Gaur egungo konponbideak apurtuko dituzten ideiak bilatzen dira; konponbide erabat berriak planteatzen dituzten ideiak nahi dira, gure gizartea, ekonomia eta bizi-kalitatea hobetuko dutenak.

Nafarroak lider bihurtu nahi du I+G+b arloan, eta horregatik, Nafarroako Gobernuak uste du funtsezkoa dela I+G+b proiektuak sustatzea gizarteak eskura izan ditzan gure gizartea eta gure ekonomia eraldatzeko gai diren ideia disruptibo aplikatuak, goraka ari direnak.

Ikerketarako eta Berrikuntzarako Europako Horizon Europa esparruak goraka ari diren etorkizuneko teknologietara bideratzen du 2 ii) lan programa. Zehazki, aipatu programan sartutako deialdiek jasotzen dituzte erronka honen helburuak. Europar Batasunak deialdi horietan planteatutako erronkei erantzuten dieten proposamenak dira, hain zuzen ere, deialdi honetan parte hartzera gonbidatuak daudenak.

7. 7. erronka: SIBERIA IV. Bioteknologiako konponbide berritzaileak energiarako, osasun arloko erronketarako, industriarako eta nekazaritzako elikagaien industriarako.

Bioteknologiatzat jotzen da ezagutza-arlo bat zeinean, diziplina anitzetatik, organismoek edo horien zatiek erabiltzen dituzten teknikak eta teknologiak erabiltzen diren, bai eta horiekin bat egin dezaketen bestelako teknologiak eta diziplinak ere (informatika, ingeniaritza, robotika, nanozientziak, materialen teknologiak eta abar), aukera emanez produktuak, prozesuak edo aplikazio berritzaileak hobetzeko edo garatzeko hainbat arlo sozialetan eta jarduera ekonomikoko sektoretan.

Bioteknologia gorria: osasun prozesuetan aplikatzen da, alor hauetan: antibiotikoak, botiken garapena, birsorkuntza-terapiak edo genetika medikoa.

Bioteknologia zuria: industria prozesuetan aplikatzen da, adibidez kimikoak edo inhibitzaile entzimatikoak sortzeko, ehungintzan, eta material berrien sorreran (esaterako plastiko biodegradagarriak edo bioerregaiak).

Bioteknologia berdea: nekazaritzako prozesuei aplikatzen zaie, ondoko aplikazioekin: landareen aniztasuna eta propietateak handitzea, hondakinen balorizazioa edo espezieen hautaketa.

Bioteknologia urdina: itsas eta ur inguruneetan egiten diren aplikazioak dira; barnean sartzen dira akuikultura, kosmetika edo animalien osasuna bezalako esparruak.

Erronka honetan sartzen dira teknika molekularrak sortu, garatu eta erabiltzera bideratutako proiektuak, xedetzat dutenak organismoak edo beren produktuak eskuratzea orientazio aplikatuarekin, industria arloko ikerketa eta ustiapenerako konponbideak garatzea sustatuz. Lau arlo handi hauetako proiektuak hartzen dira aintzat:

1. Birusen, mikroorganismoen, landareen, animalien, ehunen edo zelulen kultiboen ingeniaritza genetikoa, molekula erabilgarriak ekoizteko;

2. Gaur egun existitzen diren zirkuitu genetikoak aldatzea edo zirkuitu berriak ezartzea organismo bizidunetan, hobetutako propietateak emanez;

3. Translazio-ikerketa organismo bizidunengandik eskuratutako molekulak erabiliz (adibidez, proteinak, azido nukleikoak eta abar), industria prozesuetan edo diagnostiko molekularren prozesuetan aplikatuz; eta

4. Tresnak sortzea datu masiboak lortu eta aztertzeko (“tresna omikoak”).

Horrela, lau arlo horien barnean, mota hauetako proiektuak sartzen dira:

–Bioprozesamenduko, biokatalisiko eta hartzidurako teknologiak erabiltzea eta garatzea.

–Konposatu biologikoak identifikatzea eta garatzea biomaterialak eta bioplastikoak ekoizteko.

–Zirkuitu genetiko gakoak aztertzea eta aldatzea nekazaritzaren, osasunaren eta elikaduraren arloan eta industria-ekoizpenean aplikatzeko.

–Zirkuitu genetiko berriak sortzea biologia sintetikoaren bidez.

–Prozesu metabolikoen ingeniaritza genetikoa.

–Informazio “omikoa” sortzea eta erabiltzea, arlo hauetako proiektuetan erabili ahal izateko: nekazaritza hobetzea, elikagaien trazabilitatea, biodibertsitatea aztertzea, agente detoxifikatzaile berriak bilatzea, hobetutako entzimen eskuragarritasuna, gaixotasunen detekzio goiztiarra, botikak ematea eta terapia genikorako bektoreak ekoizteko estrategia berriak.

–Tresna bioinformatikoak sortzea informazio “omikoak” prozesu biologikoekin lotzeko, prozesu horien azpian dauden sare erregulatzaileak identifikatu eta deskribatze aldera.

–Entzimak identifikatzea, ezaugarritzea eta hobetzea, industria prozesuetarako, diagnostikoko prozesuetarako edo maila handiko baheketetarako.

–Biomolekulei eta makromolekulei buruzko informazioa sortzera edo dagoeneko existitzen dena aplikatzera bideratutako proiektuak, gaitasun eta sentsibilitate analitikoa hobetuko duten sentsoreak garatzeko.

Nafarroarentzat bioteknologia teknologia gakoa da Zientzia eta Teknologia Planean jasotako espezializazio adimentsuaren lau alorretarako, horietan duen aplikagarritasunagatik eta interesagatik. Bere ekonomian duen garrantzia dela-eta, Nafarroak parte hartze aktiboa izan behar du teknologia horren bilakaeran, eta horregatik, Nafarroako Gobernuarentzat funtsezkoa da I+G+b proiektuak bultzatzea, gizarteak eskura izan ditzan bioteknologiako konponbide berritzaileak energiarako, osasun arloko erronketarako, industriarako eta nekazaritzako elikagaien industriarako.

2. oinarria.–Entitate onuradunak.

1. Onuradun izan daitezke enpresa pribatuak, Nafarroako I+G+b Sisteman erregistratutako exekuzioko eragileak (aurrerantzean, SINAIko eragileak), eta honako baldintza hauek betetzen dituzten ikerketarako eta ezagutzaren zabalkunderako erakundeak:

a) Lantokia Nafarroan izatea eta bertan egitea diruz laguntzen diren jarduerak.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik ez urratzea.

Zerga arloko eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, parte-hartzaileak baimena ematen dio departamentuari hura frogatzen duten datuak dirulaguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko. Dena dela, eskatzaileak berariaz uko eginen dio baimen horri, eta konpromisoa hartzen du aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak emateko.

c) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

d) Enpresen kasuan, Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egon beharko dute, hala badagokio Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak Nafarroako Industria Erregistroa sortzeko apirilaren 30ean emandako 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera.

e) SINAIko exekuzioko eragileen eta ikerketarako eta ezagutzaren zabalkunderako erakundeen kasuan: jarduera ekonomikoak eta ez-ekonomikoak egiten badituzte, bi jarduera mota horiek eta bakoitzaren kostuak eta finantzaketa argi bereizteko moduko kontabilitatea izan beharko dute.

SINAIko exekuzioko eragileen definizioa Zientziari eta Teknologiari buruzko ekainaren 27ko 15/2018 Foru Legean ezarrita dago, eta “ikerketarako eta ezagutzaren zabalkunderako erakundearen” definizioa, berriz, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 83) apartatuan; erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria bateragarritzat jo ziren barne merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (hemendik aurrera, 651/2014 (EB) Erregelamendua).

2. Ezin dira onuradun izan:

a) Betetzeke dagoen berreskuratze agindu baten mende dauden erakundeak, Europako Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta merkatu erkidearekin bateraezintzat jo ondoren; ez eta, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. apartatuan definitzen den gisan, krisian dagoen enpresatzat sailkaturik daudenak ere.

b) “Krisian dauden enpresak”, Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. puntuan ezarritako definizioaren arabera. Salbu eta 2019ko abenduaren 31n krisian ez zeuden baina 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitartean krisian dauden enpresak izatera pasatu direnak.

3. 4. erronkan ere onuradun gisa parte hartzen ahalko dute Lehentasunezko Elkarteek, ekainaren 27ko 550/2014 Errege Dekretuan definitu bezala. Foru dekretu horren bidez, Lehentasunezko Elkarteak aitortzeko baldintzak eta prozedura garatu ziren, bai eta horiek Lehentasunezko Elkarteen Erregistro Nazionalean inskribatu eta erregistrotik baja ematekoak ere –abuztuaren 2ko 13/2013 Legean, nekazaritzako elikagaien arloko kooperatiben eta beste elkarte batzuen integrazioa sustatzekoan, sortutako erregistroa, hain zuzen–. (2014ko 173. Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 17koa).

4. Laguntzen eskabide telematikoan dagoen erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da baldintza guztiak betetzen direla frogatzeko, eta hari eutsi beharko zaio proiektua justifikatzeko aldia bukatzen den egunera arte.

3. oinarria.–Proiektu estrategikoen ezaugarriak.

1. “Industria ikerketako” eta “garapen esperimentaleko” proiektuak izanen dira laguntza hauen xede, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 85) eta 86) idatz-zatietako definizioaren arabera.

Proiektu horiek Nafarroarako estrategikoak direla ulertuko da, erantzuten dietelako Nafarroako espezializazio adimentsuaren estrategiako (S3) sektoreei dagokienez gako diren erronkei.

2. Zenbait enpresaren artean egindakoak izanen dira proiektu estrategikoak, eta, gutxienez ere, SINAIko eragile batek edo Nafarroako ikerketa eta ezagutzaren zabalkundeko erakunde batek parte hartu beharko du. Nafarroatik kanpoko ikerketako erakunde batek parte hartzen badu, zerbitzuen kontratazioaren bidez eginen da hori.

Gainera, proiektu estrategikoek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Proiektuaren gutxieneko aurrekontua 1.000.000 eurokoa izanen da.

b) Alderdien arteko benetako elkarlana ekarriko du proiektuak, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 90) apartatuetako definizioaren arabera.

c) SINAIko eragileek edo ikerketako erakundeek beren gain hartuko dute diruz laguntzen ahal diren kostuen % 20 gutxienez, eta beren ikerketaren emaitzak argitaratzeko eskubidea izanen dute.

d) Jarduera ez-ekonomikoak izanen dira SINAIko eragileek edo ikerketako erakundeek egiten dituzten jarduerak, ikerketa, garapen eta berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko esparruaren (2014/C 198/01) 2.1.1 apartatuan ezarritako moduan.

3. Partzuergoan gutxienez 3 enpresak hartuko dute parte, aintzat harturik horietako bat gutxienez ETEa izanen dela, ondoko erronka hauetan aurkeztutako proiektuen kasuan: 1. erronka (VOLTA, 0 isurketako ibilgailuak, irismen luzekoak eta teknologia aurreratukoak), 2. erronka (AERO, energia berriztagarrien biltegiratzea, erabilera optimizatzeko), 4. erronka (ALPES, elikadura pertsonalizatua eta jasangarria), 5. erronka (IRIS, Adimen artifiziala eta robotika industriarako eta gizarterako) eta 7. erronka (SIBERIA, Bioteknologiako konponbide berritzaileak energiarako, osasun arloko erronketarako, industriarako eta nekazaritzako elikagaien industriarako). Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Enpresen parte-hartzeen portzentajeak gehituta proiektuaren guztirako aurrekontuaren % 60 baino handiagoa izanen da.

b) Parte hartzen duen enpresetako batek eramanen ditu proiektuaren koordinazioa eta lidergoa.

4. 3. erronkan (GEMA, genomika eta medikuntza aurreratua) aurkeztutako proiektuen kasuan, partzuergoan gutxienez Nafarroako enpresa batek eta ospitale edo klinika batek hartuko dute parte.

5. Laguntza eskaera bakoitzak 1. oinarriko erronka bakar bati eginen dio aipamena.

4. oinarria.–Diruz lagungarriak diren gastuak.

1. Zein diren laguntzen entitate onuradunak, honako gastuek jasotzen ahalko dute dirulaguntza:

1.1. Hurrengo 1.2 apartatuan sartzen ez diren ikerketarako eta ezagutzaren zabalkunderako erakundeentzat, SINAIko eragileentzat eta enpresentzat:

a) Zuzenean proiektuan aritzen diren langileen gastuak (ikertzaileak, teknikariak eta gainerako laguntzaileak), horretan aritzen diren neurrian eta denbora horretan. Era berean, langileria gastuek barne hartuko dute partzuergoa koordinatzeko bileretarako ordu dedikazio txiki bat: erakunde bakoitzeko pertsona bat gehienez eta horren ordu dedikazioaren gehienez ere % 10 izanen da. Gehienez ere 40 euroko dirulaguntza emanen da ordu bakoitzeko.

b) Proiektuan erabilitako materialen gastuak: lehengaiak eta beste hornigai batzuk. Material horiek beste jarduera batzuetan ere erabiltzeko eskuratuz gero, banaketa irizpide bat beharko da, behar bezala justifikatua, proiektuaren jardueretan erabilitako kopuruaren araberakoa.

c) Ekipamendu, patente eta baliagarritasun modeloen amortizazio gastuak, ondareko elementu horiek proiektuan erabiltzen diren neurrian eta denboran. Gastu horiei dagokienez, honako hau hartu beharko da aintzat:

1. Eskuratzen diren ekipo, patente eta baliagarritasun modeloen amortizazio gastuek beste dirulaguntza edo laguntza publikoren bat izan badute, ez dute dirulaguntza hau jasoko.

2. Proiektua gauzatzeko beharrezko ekipamendua finantzatuko da, baina ez erabilera orokorreko gailu informatikoak (PCa, ordenagailu eramangarriak, inprimagailuak...).

3. Ondare-elementu horiek proiektua gauzatzen denean sortzen dituzten gastuak ere diruz lagunduko dira, baldin eta errentamendu finantzarioaren edo operatiboaren eta antzekoen modalitateetan erabiltzen badira, bazter utzita interesei dagokien kuotaren zatia.

4. Laguntza hauen ondorioetarako, taulen araberako amortizazioa aplikatuko da, Sozietateen gaineko zergaren Erregelamenduaren (abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuak onetsia) 3. artikuluan adierazitako koefiziente eta aldien arabera.

d) Kanpoko kolaborazioen gastuak, izan unibertsitateenak, zentro teknologikoenak edo proiektuari lotutako I+G lanak eta ezagutza teknikoen ekarpenak egiten dituzten beste enpresa batzuenak.

Kanpoko laguntza ematen duen ikerketarako eta ezagutzaren zabalkunderako erakundea ikerketarako erakunde publiko bat baldin bada, edo unibertsitate publiko bat, zuzenbide publikoko entitate bat edo I+Gko bestelako erakunde publiko bat, diruz lagungarriak izanen dira, bakar-bakarrik, erakunde horrek zerbitzua emateko izan dituen kostuak, oinarri honen 1.2 apartatuan ezarritakoaren arabera zehaztuak.

e) Eskualdeko, Estatuko edo Europako azpiegitura zientifiko eta tekniko bereziak erabiltzearen ondoriozko gastuak.

f) Proiektuak sortutako patenteak eskatzeko gastuak. Gastu horrek ez du dirulaguntzarik izanen enpresa handientzat.

g) Proiektua zabaltzeko edo dibulgatzeko lanekin lotutako gastuak. Amaierako bideoari dagozkion gastuen gehienez 4.000 euro egozten ahalko zaizkio proiektuari. Dirulaguntzaren zenbateko gordina, intentsitateagatik gutxitu gabe.

h) Proiektuarekin zuzeneko lotura duten beste gastu batzuk, benetan hura gauzatzeko erabili direnak, baldin eta zehazten ahal bada proiektu horretan berariaz erabili direla eta, banan-banan hartuta, proiektuari esleitzen ahal bazaizkio.

1.2. SINAIko eragileak eta ikerketarako eta ezagutzaren zabalkunderako erakundea ikerketako erakunde publikoak (IEP) baldin badira, edo unibertsitate publikoak, zuzenbide publikoko entitateak edo I+Gko bestelako erakunde publikoak:

1.1 apartatuan adierazitako gastuak diruz lagunduko dira, salbu a) letrako langileria gastuak, baina gastu horiek proiektuaren aurrekontuan sartu beharko dira nahitaez, zenbatekoaren eta parte-hartzearen baldintzei dagokienez zenbatu daitezen.

Proiektua gauzatzeko kontratatzen diren langileak diruz laguntzen ahalko dira.

Halaber, 3. erronkako proiektuetarako, diruz lagungarriak izanen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek proiektuan ematen duten denbora areagotzearen ondoriozko gastuak, Osasun Departamentuak urteko deialdien bidez arautzen duenaren arabera.

1.3. SINAIko eragileek edo ikerketarako eta ezagutzaren zabalkunderako erakundeek zeharkako kostu gisa egozten ahalko dute dirulaguntza duten langileriaren zuzeneko kostuen % 25 arte. Proiektuak gauzatzean egin diren zeharkako kostu horiek eragiketa gauzatzeari egozten ahal zaizkion kostu errealetan oinarrituko dira, oro har onartuta dauden kontabilitateko printzipio eta arauekin bat, edo antzeko eragiketei egozten ahal zaizkien batez besteko kostu errealetan.

2. I+G proiektuaren ondorioz fabrikatutako prototipoen kasuan, produkzio jardueran erabiltzen badira edo merkaturatzen badira, haiek fabrikatzean erabilitako materialen kostua ez da sartuko diruz lagungarriak diren gastuetan.

Azpiproduktuen, hondakinen eta berreskuratze materialen salmentagatik edo produkzioan aprobetxatzeagatik lortutako diru-sarrerak ere proiektuaren gastuetatik kenduko dira.

3. Ekipamenduko ondasunengatiko edo zerbitzuak emateagatiko gastu diruz lagungarrietakoren bat 12.000 eurotik gorakoa denean (BEZa kanpo), onuradunak “Hornitzailea hautatzeko justifikazioa” izeneko inprimakia bete beharko du, egiaztatua izan dadin efizientziaren eta ekonomiaren irizpideak baliatuz egin dela hautaketa. Horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu beharko dira, eta hautatzen den eskaintza justifikatuko da.

Onuradunak ez dira beharturik egonen hiru eskaintza aurkeztera, baldin eta merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude, dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik. Edonola ere, hori justifikatu egin beharko da aipatutako inprimakian.

Gastua laguntzaren eskatzailearekin lotutako enpresa batekin egiten bada, 12.2 oinarrian (eta ez honetan) ezarritako moduan eginen da justifikazioa.

5. oinarria.–Proiektuaren eragin pizgarria eta hura gauzatzeko epea.

1. 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraituz, laguntza horiek ondorio pizgarria izan behar dute; hortaz, ez dira diruz laguntzen diren jarduerak abiatzen ahalko eskaera aurkeztu baino lehen. Edonola ere, bideragarritasunari buruzko azterlanak egiten ahalko dituzte, baina ez dira laguntzen eskaeran sartuko, ez baitira diruz lagungarriak.

Horrenbestez, laguntzak eskatu aurretik hasitako proiektuek ez dute dirulaguntzarik izanen.

2. Proiektuak gauzatzeko epea hau izanen da:

–Hasierako eguna: laguntza eskaera aurkeztu ondoren.

–Bukaerako eguna: 2024ko abenduaren 31ra arte.

Luzapen bat egitea onartzen bada, 13. oinarrian adierazitako moduan, proiektua gauzatzeko epea ez da 2025eko otsailaren 28tik haratago eramanen, inola ere ez.

Ondorio horietarako, proiektua deskribatzen duen memoria teknikoan eskatzaileek adierazitakoa izanen da “hasierako eguna”.

3. Proiektua 4 alditan banatuko da:

–1. aldia: Proiektua abian jartzen denetik 2022ko urriaren 31 arte (lehen gastu adierazpena).

–2. aldia: 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31 arte (bigarren gastu adierazpena).

–3. aldia: 2023ko azaroaren 1etik 2024ko urriaren 31 arte (hirugarren gastu adierazpena).

–4. aldia: 2024ko azaroaren 1etik 2024ko abenduaren 31 arte (laugarren gastu adierazpena).

6. oinarria.–Laguntzen intentsitatea eta gehieneko zenbatekoa.

Laguntzak kudeatzen dituen organoak proiektua ebaluatu ondoren diruz lagungarritzat jotzen diren gastuei aplikatuko zaien laguntza intentsitatea honako hau izanen da entitate onuraduna nolakoa den:

a) Enpresen kasuan, laguntzen intentsitatea hau izanen da, tamainaren arabera:

Proiektuaren kalifikazioa

Laguntzaren intentsitatea

Txikia

Ertaina

Handia

Industria ikerketa

% 70

% 60

% 50

Garapen esperimentala

% 60

% 50

% 40

Gainera, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroarekin (GTIZ) batera kofinantzatutako proiektuen kasuan, zenbaterainokoak hauek izanen dira:

Txikia

Ertaina

Handia

GTIZ Zentroarekin batera kofinantzatutako proiektua

% 20

% 15

% 10

Ez dira inoiz gaindituko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako gehieneko laguntza-intentsitateak.

GTIZek kofinantzatutako proiektuak dituzten SINAIko eragileen kasuan, intentsitateak honako hauek izanen dira:

Txikia

Ertaina

Handia

GTIZ Zentroarekin batera kofinantzatutako proiektua

% 80

% 85

% 90

b) SINAIko eragileen edo ikerketarako eta ezagutzen zabalkunderako erakundeen kasuan, dirulaguntza % 100ekoa izan daiteke jarduera ez-ekonomikoak badira, betiere ikerketa, garapen eta berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko esparruaren 2.1.1 ataleko definizioaren arabera (2014/C 198/01).

Erakundearen kontabilitateak ez badu uzten jarduera ekonomikoak eta ez-ekonomikoak bereizten, laguntzaren gehieneko intentsitatea izanen da a) ataleko koadroan enpresetarako zehaztutakoa.

7. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa).

Eskaeran adierazi beharko da jakinarazpenak bide telematikoak erabiliz jaso nahi direla, eta, horretarako, gaitutako helbide elektronikoa (GHE) eduki beharko da, zeina 18. oinarrian ezarritako moduan lortzen ahal den.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoaren arabera, eskabideak ez dira aurkeztutzat hartuko egokitzen ez badira laguntzen fitxan dagoen eredura eta ez badira telematikoki aurkezten, aipatutako fitxa erabiliz. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskabide horiek ez dira zuzentzen ahalko.

3. Honako dokumentazio hau aurkeztu behar da laguntzak eskatzeko (laguntzen fitxan eskura dauden ereduen arabera):

a) Eskabide telematikoa, 2.3 oinarrian aipatu den erantzukizunpeko adierazpena barne duela.

b) Inprimakia, proiektuaren eta laguntza eskatzen duenaren datuekin.

c) Proiektua deskribatzen duen memoria teknikoa.

d) Proiektua zabaltzeko eta sustatzeko plana.

e) Lankidetza akordioa edo konpromisoen agiria, proiektuan parte hartzen dutenek sinatua.

f) ETEen kasuan, azken hiru ekitaldietan itxitako kontuak, oinarri honen 4. apartatuan ezarritakoaren ondorioetarako.

g) Horizon Europan dauden proiektu europarrekin jarraitutasuna, harremana edo lotura izatearen balorazio memoria.

h) 3. erronkan (GEMA, genomika eta medikuntza aurreratua) parte hartzen duten erakundeen kasuan, ikertzaile nagusia zein zentrotakoa den, bertako Ikerketaren Etika Batzordeak luzatutako txostena. Zentroan Ikerketaren Etika Batzorderik ez badago, Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Batzorde Etikoak eginen du ebaluazioa. Laguntza eskatzeko unean, Batzordeari txostena eskatu izanaren kopia erantsiko da, eta baimena aurkeztu beharko da 14.1.a) oinarrian adierazitako tarteko lehen txostenarekin batera.

Proiektua koordinatzen duenak aurkeztuko ditu memoria tekniko deskribatzailea (bakarra izanen da), lankidetza hitzarmena edo konpromisoen agiria eta proiektua zabaltzeko eta sustatzeko plana eta Horizon Europan dauden proiektu europarrekin jarraitutasuna, harremana edo lotura izatearen balorazio memoria.

4. Enpresa txiki eta ertainek azken 3 ekitaldietan itxitako kontuak erantsi beharko dizkiote eskabideari; orobat, langileen kopurua, bai eskatzailearena, bai hari elkartutako eta lotutako enpresena, enpresaren tamaina egiaztatu ahal izateko. Bestela, 6. oinarrian enpresa handientzat adierazitakoa izanen da emanen zaien laguntzaren intentsitatea.

5. Aurkeztutako dokumentazioak betebehar horiek betetzen ez baditu, laguntzen organo kudeatzaileak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

8. oinarria.–Norgehiagoka.

Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasuna ezartzeko erronka bakoitzeko, 10. oinarrian ezarritako balorazio irizpideekin bat.

Emanen diren laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, hurrenkera bakoitzean balorazio handiena eskuratu duten eskaerei aplikatuko zaie 6. oinarrian ezarritako laguntzaren intentsitatea, deialdirako aurrekontuan erronka bakoitzerako erabilgarri dagoen kreditua agortu arte.

Baldin, behin erronka bateko eskaera guztiei erantzunda, erronka horretarako baimendutako kreditu soberakinik gelditzen bada, 1., 2., 3., 4., 5. eta 7. erronketako edozeinen proiektuen dirulaguntzetarako erabil daiteke, 10. oinarrian lortutako balorazio hurrenkeraren arabera. Behin 1., 2., 3., 4., 5. eta 7. erronketako eskaera guztiei erantzunda, baldin kreditu soberakinik gelditzen bada, 6. erronkako proiektu gehigarrien dirulaguntzetarako erabil daiteke, lortutako balorazio hurrenkeraren arabera.

9. oinarria.–Proiektu estrategikoen balorazioa.

1. Proiektu estrategikoak baloratzeko ardura duen kide anitzeko organoa, oinarri hauetan ezarritako irizpideekin bat, honela osatuko da:

a) Batzordeko burua: S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuaren zuzendariak.

b) Epaimahaikideak:

–Jabetza Industrialaren, Patenteen eta Kalifikazio Fiskalen Ataleko burua.

–Enpresa Berrikuntzaren Ataleko burua.

–S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko bi teknikari.

c) Jabetza Industrialaren, Patenteen eta Kalifikazio Fiskalen Ataleko burua arituko da kide-idazkari.

2. Aurkeztutako eskaerak ebaluatzeko, organo horrek eska dezake aditu independenteen lankidetza, aholkularitza jasotzeko.

Era berean, proiektuen kalitate zientifikoa eta teknikoa baloratzeko txostenak ematea eskatzen ahalko die entitate edo aditu independenteei, interes gatazkarik eza eta konfidentzialtasuna egiaztatu ondoren betiere. Txosten horiek aukerakoak eta ez-lotesleak izanen dira.

Halaber, entitate interesdunei eskatzen ahal die proiektuak ebaluatzeko egoki iruditzen zaizkion agiri eta informazio guztiak.

3. Ebaluazio organoko bi pertsonak baloratuko dute proiektu bakoitza. Bi noten batezbesteko aritmetikoa izanen da proiektu bakoitzari ematen zaion azkeneko nota.

Ulertuko da bi noten artean desadostasuna dagoela baldin bien arteko desberdintasuna 10 puntutik gorakoa bada. Kasu horietan, aurrekoetako bat ez den ebaluatzaile batek hirugarren ebaluazio bat eginen du, eta hiru noten arteko batezbesteko aritmetikoa izanen da proiektuari ematen zaion azkeneko nota.

4. Kide anitzeko organo horren irizpena loteslea izanen da laguntzak kudeatzen dituen organoarentzat. Ebaluazioa ikusirik, organo horrek ebazpen proposamena aurkeztuko du.

10. oinarria.–Balorazio irizpideak.

1. Organo ebaluatzaileak irizpide hauei jarraikiz baloratuko ditu proiektu estrategikoak:

Balorazio-irizpideak

Puntuazioa, gehienez ere

Gutxieneko puntuazioa

a) Erronka bakoitzerako irizpide berariazkoak

50

25

b) Partzuergoaren osaera

10

6

c) Memoriaren kalitatea eta aurrekontuaren justifikazioa

13

7

d) Proiektua zabaltzeko eta sustatzeko plana

4

-

e) Proiektuaren ekarpena ekonomia zirkularrerako trantsizioari

5

-

f) Enpresa-erakundeen parte-hartzea proiektuan

2

-

g) Enpresa-aurrekontuaren %

3

-

h) Ikerketa taldeko doktoreak

5

-

i) Emakumeen parte-hartzea ikerketa taldean

5

-

j) Eragileen entitate koordinatzaile baten parte-hartzea proiektuan

3

-

GUZTIRA

100

–Erronka bakoitzerako irizpide berariazkoak: Erronka bakoitzerako II. eranskinean ezarritakoak.

–Partzuergoaren osaera: Honako hauek baloratuko dira:

• Lantaldearen profil profesionala. Bestelako I+G proiektuetan izandako esperientzia. 4 puntu gehienez.

• Partzuergoak proiektuari heltzeko dituen baliabide materialak eta instalazioak, zehaztuz zer neurritan diren egokiak jarduerak gauzatzeko. 3 puntu gehienez.

• Erakunde bakoitzak proiektuan duen eginkizuna eta horien arteko osagarritasuna. 3 puntu gehienez.

–Memoriaren kalitatea eta aurrekontuaren justifikazioa:

• Memoriaren kalitatea: argitasuna, helburuen deskribapena eta metodologia (helburuak lortzeko planifikatutako ekintzak); eginkizunen definizioa, gauzatzearen kronograma, baliabideen esleipena.

• Proposamena gauzatzeko aurrekontuaren justifikazioa giza baliabideei eta baliabide materialei dagokienez, dedikazioaren eta kostuaren ikuspegitik. Gastuaren beharra eta proiektuko partiden zenbatespena. Egotzitako gastu bakoitza deskribatu beharko da, eta haien zerikusia proiektuaren jarduerekin; langileen zeregin teknikoak; kostuaren banaketa eta materialen kopurua; kanpoko lankideen parte-hartzea.

–Proiektua zabaltzeko eta sustatzeko plana. Honako hauek baloratuko dira:

  • Planaren kalitatea: azalpen argiak, lanen definizioa, horiek gauzatzeko kronograma, giza baliabideen eta materialen esleipena. Puntu 1 arte.
  • Proiektua aurkezteko ekitaldi publikoak. Puntu 1 arte.
  • Komunikabideetan eta sare sozialetan agertzea. Puntu 1 arte.
  • Nafarroako ikus-entzunezkoen sektoreko industriarekin eta Nafarroako ikus-entzunezkoen klusterrarekin (CLAVNA) izandako lankidetza. Puntu 1 arte.

–Proiektuaren ekarpena ekonomia zirkularrerako trantsizioari. Ekonomia zirkularrerako trantsizioari ekarpen nabarmena egiten diotela berma dezaketen proiektuetako jarduera zehatzak identifikatuz egiaztatu beharko da, bereziki, hondakinen prebentzioaren, berrerabileraren eta birziklatzearen arloetan. Honako hauek baloratuko dira:

  • Baliabide naturalen erabilera, bereziki, jatorri biologikoko material jasangarriena, edo bigarren mailako lehengaien erabilera, kalitatezko birziklatzearen bitartez. 2 puntu gehienez.
  • Substantzia arriskutsuen edukiera nabarmen gutxitzea. Puntu 1 arte.
  • Eraginkorrago ekoiztea: lehen mailako lehengaien erabilera gutxitzea edo eraginkortasun energetikoko neurriak erabiltzea. Puntu 1 arte.
  • Hondakinen sorrera gutxitzea; produktuen iraunkortasuna, konpongarritasuna edo eguneratzeko zein birziklatzeko gaitasuna handituz: eta hala produktuen birziklagarritasuna gehitzea. Puntu 1 arte.

–Enpresa-erakundeen parte-hartzea proiektuan. Gutxienez 3 enpresako partzuergo bat osatzeko derrigortasuna ez dagoenean, 3. erronkan (GEMA, genomika eta medikuntza aurreratua) eta 6. erronkan (IDEA, goraka ari diren ideia disruptibo aplikatuak) gertatzen den bezala, puntu bat gehituko da bigarren enpresa-erakundeagatik eta beste bat (2 arte) hirugarrenagatik.

–Enpresen parte-hartze %. Gutxienez 3 enpresako partzuergo bat osatzeko derrigortasuna ez dagoenean, 3. erronkan (GEMA, genomika eta medikuntza aurreratua) eta 6. erronkan (IDEA, goraka ari diren ideia disruptibo aplikatuak) gertatzen den bezala, puntuazioa handituko da enpresa-aurrekontuaren % handitzen den proportzio berean, hurrengo taulari jarraikiz:

Enpresa-aurrekontuaren %

Puntuazio gehigarria

< % 20

0

% 20

1

% 30

1,5

% 40

2

% 50

2,5

% 60

3

–Ikerketa taldean doktoreek parte hartzea honela baloratuko da:

doktore orduen % / proiektuko ordu guztiak

Puntuazio gehigarria

≥ 10

1

≥ 15

2

≥ 20

3

≥ 25

4

≥ 30

5

Emakumeek ikertzaile taldean duten parte-hartzea baloratzeko, proiektuko ordu guztiekin alderatuta, emakumeek sartutako orduen portzentajea hartuko da kontuan, honako tarte hauen arabera:

emakumeen orduen % / proiektuko ordu guztiak

Puntuazio gehigarria

≥ 25 eta < 50

1

≥ 50 eta < 75

3

≥ 75

5

–3 punturekin baloratuko da SINAIko exekuzioko eragileen koordinatzaile lana egiten duen entitate baten parte-hartzea proiektuan, baldin eta Zientzia eta Teknologiari buruzko ekainaren 27ko 15/2018 Foru Legearen 7.2 artikuluan eskatutako baldintzak betetzen baditu.

2. a), b) edo c) ataletan gutxieneko puntuazioa lortzen ez duen proiektua ez da beste ataletan baloratuko, eta eskaera baztertuko da.

3. Proiektuei esleitzen zaien puntuazioan berdinduz gero, a) atalean lortutako puntuazioa kontuan hartuta erabakiko da. Berdinketak jarraituz gero, b) apartatuan lortutakoa hartuko da kontuan, eta horrela hurrenez hurren, berdinketa desegin arte.

11. oinarria.–Laguntzak ematea.

1. S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuak (laguntzak kudeatzen dituen organoa) organo eskudunari igorriko dio ebazpen proposamena. Bertan adieraziko da entitate onuradunek dirulaguntza eskuratzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Ebazpen proposamenean honako hauek jasoko dira, gutxienez:

a) Entitate onuradunen zerrenda, erronka bakoitzekoa, lortzen duten puntuazioaren arabera ordenatuta, eta haietako bakoitzaren proiektuaren titulua eta laguntzaren zenbatekoa adierazita, azken hori laguntza ordaindu behar den lau aldietan banatuta.

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanik. Haien artean, aurrekontuko baliabideen mugengatik baztertu direnak ere jasoko dira.

2. Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia da organo eskuduna dirulaguntza nori eman ebazteko. Ebazpena gehienez hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, telematika bidez, eskatzaileen helbide elektroniko gaituan, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da. Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

3. Behin erronka bateko eskaera guztiei erantzunda, baldin erronka horretarako baimendutako kreditu soberakinik gelditzen bada, gainerako erronketako edozer proiekturen dirulaguntzetarako erabil daiteke. Erronketako soberakin guztiak batuko dira eta 1., 2., 3., 4., 5. eta 7. erronketako edozeinetan aurkeztutako proiektuei bideratuko zaizkie, 10. oinarriaren arabera lortutako balorazioaren ordenari jarraikiz. Behin 1., 2., 3., 4., 5. eta 7. erronketako eskaera guztiei erantzunda, baldin kreditu soberakinik gelditzen bada, 6. erronkako proiektu gehigarrien dirulaguntzetarako erabil daiteke, lortutako balorazio hurrenkeraren arabera.

4. Ekitaldi zehatz bateko aurrekontuak proiektu baten emakida mugatzen badu, Proiektu Estrategikoen Zerbitzuak partzuergoari eskatzen ahalko dio aurrekontua birformula dezala materialen eta kanpoko kolaborazioen partidetan.

Eskaera partzuergoko liderrari jakinaraziko zaio, eta hark aurkeztuko du birformulazioa 3 egun balioduneko epean, partzuergo osoaren ordezkari gisa.

5. Hala ere, aurrekontu-ekitaldi jakin bateko dirulaguntza nahikoa ez bada proiektu zehatz batek eskatutako dirulaguntza osoa emateko, dagoen aurrekontu osoa agortu arteko zenbatekoa emanen zaio eta emakida partziala eginen da. Parte-hartzaile bakoitzari emanen zaio gelditzen den dirulaguntzaren portzentaje bat, dagokien onartutako aurrekontuaren portzentaje berean, aurrekontu-ekitaldi jakinean proiektu osorako onartutako aurrekontuarekin alderatuta.

Dirulaguntzaren emakida partziala den arren, proiektua osorik gauzatu behar da, eta aurkeztutako memoria teknikoan azaldutako proiektuaren ezaugarriak bete behar dira. Emakida partzialak ez du inolaz ere justifikatzen proiektu osoa ez gauzatzea edo horren kalitatea gutxitzea.

Emakidaren ebazpena jakinarazi eta gero, hilabeteko epean, partzuergoko erakunde liderrak emakida partzialaren onarpena aurkeztu beharko du. Partzuergoko parte-hartzaile guztiek sinatu beharko dute.

6. Laguntzei uko egin edo haiek kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuz gero, laguntza ematen ahalko zaie kreditu eskasiagatik baztertuta gelditu diren eskaerei, betiere behar adinako diru-izendapena dagoenean. Kasu horretan, deialdiaren ebazpenean ezarritako puntuazio ordenari jarraikiko zaio. Kontzesio horiek noiz egiten diren kontuan hartuta, egindako proiektua gauzatu eta justifikatzeko epe berriak finkatuko dira. Bukaerako gauzatze eta justifikazio epeek ez dituzte inola ere gainditzen ahalko 5. eta 14.1 f) oinarrietan adierazitako gehieneko epeak, hurrenez hurren.

12. oinarria.–Azpikontratazioa eta lotutako enpresekiko harremana.

1. Dirulaguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoaren % 50era arte azpikontratatzen ahal da. Ondorio horietarako, ulertuko da azpikontratazioa egiten dela onuradun batek hirugarrenekin hitzartzen duenean diruz lagundutako jardueraren zati bat gauzatzea, nahiz eta berez egin ditzakeen jarduerak izan, horretarako baliabideak dituelako.

Azpikontratazioa 60.000 eurotik gorakoa eta emandako dirulaguntzaren % 20tik gorakoa denean, kontratua idatzita egin beharko da, eta frogagiriekin batera aurkeztu.

Lankidetza proiektu bateko aldeek ez dituzte inoiz beren artean azpikontratatzen ahalko proiektuaren jarduerak.

2. Onuradunak diruz lagundutako jardueraren gauzatze partziala kontratatu edo azpikontratatzen ahalko du enpresa lotuekin, inguruabar hauek gertatuz gero:

a) Gastu diruz lagungarriak izatea, 4. oinarrian zehazten den bezala.

b) Laguntza-eskaeran jasotzea eta laguntza ematen duen organoak baimentzea, gastu hori diruz lagungarritzat hartuz laguntzak emateko ebazpenean.

c) Gastuak justifikatzea, onuradunaren eta hari lotutako enpresaren arteko faktura eta ordainagiria aurkeztuta. Gainera, fakturaren kontzeptuei dagozkien frogagiriak aurkeztuko dira, onuradunak zuzenean justifikatuko lituzkeen moduan (esaterako, langileria kostuak justifikatzen dituzten nominak, hirugarren baten faktura materialetarako, etab.).

d) Ez da onartuko kostuak garestitzea industria mozkina aplikatzeagatik edo beste arrazoi batzuengatik.

Atal honetan xedatutakoaren ondorioetarako, “lotutako enpresa” izanen dira Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan ezarritako loturaren bat dutenak (erregelamendua uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

13. oinarria.–Diruz lagundutako proiektua aldatzea.

1. Laguntza emateko ebazpenean ezartzen den epean eta moduan gauzatu behar dira proiektu estrategikoak. Nolanahi ere, laguntza emateko orduan kontuan hartutako funtsezko baldintza teknikoak edo ekonomikoak aldatzen dituzten inguruabarrak gertatzen direnean, baimena eskatu beharko zaio organo kudeatzaileari aldaketa egin aurretik.

Ez da inoiz aldaketa bat baino gehiago onartuko onuradun eta gauzatzeko urte natural bakoitzeko.

2. Hauek dira baimendu daitezkeen aldaketak:

a) Laguntza emateko ebazpenean diruz laguntzen diren kontzeptuak: Laguntza-eskaeran adierazitako zehaztasun berberarekin adierazi beharko dira egin beharreko aldaketak.

b) Ikerketa taldearen osaera, baldin aldaketak berarekin badakar 10.1.f) eta g) oinarrietako irizpideen arabera lortutako puntuazio gehigarria jaistea (doktoreen eta emakumeen kopuruak ekarritako puntuazioa).

c) Partzuergoaren osaera, baldin parte-hartzaile batek proiektua uzten badu eta beste batek ordezten badu; horrek derrigorrez bete beharko ditu laguntzen onuradun izateko eskatzen diren betebehar guztiak.

d) Proiektua gauzatzeko aldia; luzapena eska daiteke, baina asko jota 2025eko otsailaren 28ra arte.

3. Ez da beharrezkoa izanen aldez aurreko baimena eskatzea diruz laguntzen diren gastuen % 10 gainditzen ez duten desbideratzeen kasuan, baldin eta beste batzuk jaitsiz konpentsatzen badira, laguntzaren guztirako zenbatekoa aldatu gabe. Igoera horiek behar bezala arrazoitu beharko dira frogagirietan. Desbideratzeak ez dira inolaz ere proiektuaren aldaketa gisa hartuko.

4. Aldaketa egin aurretik eskatu beharko da baimena, laguntzen fitxaren bidez, egoki den urte naturala bukatu baino bi hilabete lehenago gutxienez.

5. Proiektua koordinatzen duenak eginen du eskaera, eta aldaketek partaide guztiengan izanen dute eragina.

14. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzeko epea eta modua.

1. Onuradunek ondoren azaltzen diren epeetan justifikatu beharko dute jarduketa. Horretarako, dagokien agiriak aurkeztu beharko dituzte telematika bidez, laguntzen fitxaren bitartez eta fitxa horretan eskura dauden ereduei jarraikiz:

a) 2022ko urriaren 31ra arte (hori barne):

Tarteko lehen txostena, lehen aldian proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino betetzen direnei buruzkoa, onuradunak ordura arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta. Ondorio horietarako, egindako gastutzat ulertzen da onuradunak egin duena proiektua gauzatzeko, nahiz eta oraindik ordaindu ez.

3. erronkan parte hartze duten erakunde ikertzaileek 7.3.g) oinarrian adierazitako Etika Batzordearen baimena aurkeztu beharko dute tarteko lehen txostenarekin batera.

b) 2023ko urtarrilaren 31ra arte (hori barne):

Lehen justifikazio partziala: lehen aldiko gastuaren dokumentazio tekniko ekonomikoa, proiektua abian jartzen denetik 2022ko urriaren 31a arte egin eta 2023ko martxoaren 31ra arte ordaindutako gastua jasoko duena (hori barne).

c) 2023ko urriaren 31ra arte (hori barne):

Tarteko bigarren txostena, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino betetzen direnei buruzkoa, onuradunak bigarren aldian (2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra arte) eta ordura arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta. Ondorio horietarako, egindako gastutzat ulertzen da onuradunak egin duena proiektua gauzatzeko, nahiz eta oraindik ordaindu ez.

d) 2024ko urtarrilaren 31era arte (hori barne):

Bigarren justifikazio partziala: bigarren aldiko gastuaren dokumentazio tekniko ekonomikoa, 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra arte egin eta 2024ko urtarrilaren 31ra arte ordaindutako gastua jasoko duena (hori barne).

e) 2024ko urriaren 31ra arte (hori barne):

Tarteko hirugarren txostena, proiektuaren helburu teknikoen betetze mailari buruzkoa, onuradunak hirugarren aldian egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta (2023ko azaroaren 1etik 2024ko urriaren 31ra arte). Ondorio horietarako, egindako gastutzat ulertzen da onuradunak egin duena proiektua gauzatzeko, nahiz eta oraindik ordaindu ez.

f) 2025eko martxoaren 31ra arte (hori barne):

Azken justifikazioa: gastuaren dokumentazio tekniko ekonomikoa, hirugarren aldikoa (2023ko azaroaren 1etik 2024ko urriaren 31ra arte) eta laugarren aldikoa (2024ko azaroaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra arte) eta 2025eko martxoaren 31ra arte ordaindutakoa (hori barne).

Luzapen bat baimedu bada, justifikazioa horren epe berdinarekin luzatuko da.

Azken justifikazioarekin batera, 17. oinarriko lehenbiziko ataleko a) eta b) letretako dokumentazioa aurkeztuko da, bai eta proiektuan sortutako datuak ere.

2. Onuradunek, justifikazio partzialekin eta azkenekoarekin batera, frogagiri guztiak eta justifikazio kontu bat ere aurkeztu beharko dituzte, auditorearen txostena gehituta, bat etorriz Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 17ko 136/2013 Foru Aginduan xedatutakoarekin (2013ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa), egindako gastu diruz lagungarriak xehatuta eta, zein den kasua, proiektuari egozten ahal zaizkion diru-sarrerak ere bai.

Auditatzen duenak egiaztatuko du erakundearen jarduera ez-ekonomikoei dagozkiela gastuak, bai eta proiektuari lotutako zeharkako gastuei ere, eta, bidezkoa bada, inbertsioen egiaztapen materiala eginen du, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 29. artikuluarekin bat. Auditorearen txostenaren edukia eta baldintzak III. eranskinean ezarritakoak izanen dira.

Auditoriako txostenaren kostuari aurre egiteko 1.200 euro arteko dirulaguntza emanen da, gehienez ere, onuradun eta aldi bakoitzeko. Zenbateko hori osorik lagunduko da diruz, intentsitatea dela eta biderkatu gabe. Gastu hori 4.1.1.g) oinarrian deskribatu den “Bestelako gastuak” izeneko atalari egotziko zaio.

15. oinarria.–Laguntzen ordainketa.

1. Konturako ordainketen ereduaren barruan, laguntza sei unetan ordainduko da, hurrengo taulan adierazitako moduan:

Proiektua gauzatzeko urteak

Laguntzaren ordainketa

Tarteko lehen txostena

Lehenbiziko justifikazio partziala

Tarteko

bigarren

txostena

Bigarren justifikazio partziala

Tarteko hirugarren

txostena

Azken justifikazioa

2022

a) Konturako lehen ordainketa

-

-

-

-

-

2023

-

b) Lehen aldiaren likidazioa

c) Konturako bigarren ordainketa

-

-

-

2024

-

-

-

d) Bigarren aldiaren likidazioa

e) Konturako hirugarren ordainketa

-

2025

-

-

-

f) Hirugarren eta laugarren aldien likidazioa

a) Konturako lehenbiziko ordainketa: 14. oinarrian aurreikusitako tarteko lehen txostena aurkeztu ondoren, aitortutako gastuari dagokion laguntza ordainduko da. Lehen txosten horretan justifikatu gabeko jarduketa zatiari dagokion dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu izana deklaratuko da.

b) Lehen aldiaren likidazioa: une horretan likidatuko da aurkeztu den lehen aldiako gastu justifikazioa. Frogatzen bada konturako lehen ordainketaren adierazpenean ageri den gastua egiaztatutakoa baino handiagoa dela, galdutzat deklaratuko da justifikatu ez den jarduketari dagokion dirulaguntza kobratzeko eskubidea. Proposamenari proiektuaren bilakaera zientifiko-teknikoaren balorazio positiboko txosten bat erantsiko zaio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea dakarten betebeharrak betetzen dituztela.

c) Konturako bigarren ordainketa: aurreikusitako tarteko bigarren txostena aurkeztu ondoren, aitortutako gastuari dagokion laguntza ordainduko da. Bigarren txosten horretan justifikatu gabeko jarduketa zatiari dagokion dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu izana deklaratuko da.

d) Bigarren aldiaren likidazioa: une horretan likidatuko da bigarren aldiko gastuei dagokien justifikazioa. Frogatzen bada konturako bigarren ordainketaren adierazpenean ageri den gastua egiaztatutakoa baino handiagoa dela, galdutzat deklaratuko da justifikatu ez den jarduketari dagokion dirulaguntza kobratzeko eskubidea. Proposamenari proiektuaren bilakaera zientifiko-teknikoaren balorazio positiboko txosten bat erantsiko zaio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea dakarten betebeharrak betetzen dituztela.

e) Konturako hirugarren ordainketa: tarteko hirugarren txostena aurkeztu ondoren ordainduko aitortutako gastuari dagokion laguntza ordainduko da. Hirugarren txosten horretan justifikatu gabeko jarduketa zatiari dagokion dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu izana deklaratuko da.

f) Hirugarren eta laugarren aldietako likidazioa: une horretan likidatuko da hirugarren eta laugarren aldietan egindako gastuei dagokien justifikazioa. Frogatzen bada konturako hirugarren ordainketaren adierazpenean ageri den gastua egiaztatutakoa baino handiagoa dela, galdutzat deklaratuko da justifikatu ez den jarduketari dagokion dirulaguntza kobratzeko eskubidea. Laugarren aldian justifikatu gabeko jarduketa zatiari dagokion dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu izana deklaratuko da. Proposamenari proiektuaren bilakaera zientifiko-teknikoaren balorazio positiboko txosten bat erantsiko zaio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea dakarten betebeharrak betetzen dituztela.

Konturako ordainketek onuradunari azkenean dagokion dirulaguntza gainditzen badute, dirulaguntzaren azken likidazioaren ebazpenean eskatuko da ordaindutako soberakina itzul dadila, kasuan kasuko berandutze-interesekin batera.

Betiere, 60.000 eurotik gorako dirulaguntza jasotzen duten proiektuetan, S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuak egiaztapen materiala eginen du azken likidazioaren aurretik.

2. Laguntzaren % 100erainoko aurrerakinak egin daitezke, baldin eta onuradunek justifikatzen badute dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar dituztela.

Aurreratutako dirulaguntzaren justifikazioa 14. oinarrian adierazitako moduan eginen da.

3. Laguntzak gehienez ere sei hilabeteko epean ordainduko dira, 14. oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezten denetik hasita. Epe hori etenda geldituko da, aurkeztutako dokumentazioan edozein zuzenketa egiteko eskatuz gero.

16. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematen dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute telematikoki, laguntzen fitxaren bitartez, laguntzen fitxan eskuragarri dagoen eredua erabiliz.

Informazio betebehar hori urratuz gero, onuradunari ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

b) Laguntza emateko ebazpenean aurreikusi bezala gauzatzea diruz lagundutako proiektuak, eta proiektu horiek 14. oinarrian ezarritako moduan eta epean justifikatzea.

c) Azken justifikazioan aurkeztea sortutako datu guztiak eta deialdi honetan diruz lagundutako proiektuen emaitzak.

d) Diruz lagundutako proiektua Nafarroan mantentzea gutxienez ere 5 urtez, laguntzaren azken ordainketako ebazpenaren egunetik hasita.

e) Proiektua amaitu ondorengo 5 urteetan gutxienez, bisitaldiak, segimendua, erlazionatutako informazioa eskatzea onartzea.

f) Emandako laguntzei uko eginez gero, horren berri ematea S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuari.

g) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez.

h) Dirulaguntzaren xedeko I+G proiektuaren emaitzak zabaltzea 17. oinarrian adierazitako moduan.

i) Proiektuan adierazitako helburu zientifiko-teknikoak, dirulaguntza onartzea ekarri zutenak, betetzea. Laguntzak kudeatzen dituen organoak egiaztatuko du ea betebehar hori bete den, proiektua bukatutakoan.

j) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2. Dirulaguntza ematen duten oinarri arautzaileetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharretako bat betetzen ez bada, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta aldez aurretik kobratutakoa itzuli beharko da foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aurreko betebehar horietako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki:

a) Oro har, gauzatutako proiektua laguntza emateko ebazpenean onetsitako proiektuaren aurrekontua baino txikiagoa denean, honako zigor hau aplikatuko da, eta, kasua bada, aurretik ordaindutakoa itzultzeko eskatuko da:

–Gauzatze maila % 40koa edo txikiagoa bada: Adieraziko da emandako laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela.

–Gauzatze maila % 40koa baino handiagoa eta % 60koa baino txikiagokoa bada: Dirulaguntza proportzionalki gutxituko da, hurrengo taula honi jarraikiz:

Burutzea: %

Jasotako laguntza itzultzeketaren %.

% 40

% 100

% 42

% 90

% 44

% 80

% 46

% 70

% 48

% 60

% 50

% 50

% 52

% 40

% 54

% 30

% 56

% 20

% 58

% 10

% 60

% 0

b) SINAIko eragileen edo ikerketako erakundeen kasuan, kostu diruz lagungarrien % 20ra iristen ez badira (3. oinarriko 2.c) apartatuan eskatutakoa) itzulketa eskatuko da, honako proportzionaltasunari jarraikiz:

Kostu diruz lagungarrien %

Laguntzen itzulketa %

+ % 15

% 100

% 15

% 25

% 16

% 20

% 17

% 15

% 18

% 10

% 19

% 5

% 20

% 0

c) 1. erronkan (VOLTA, 0 isurketako ibilgailuak, irismen luzekoak eta teknologikoa aurreratukoak), 4. erronkan (ALPES, elikadura pertsonalizatua eta jasangarria) eta 5. erronkan (IRIS, Adimen artifiziala eta robotika industriarako eta gizarterako) aurkeztutako proiektuen kasuan, enpresen parte-hartzeen portzentajeak gehituta proiektuaren guztirako aurrekontuaren % 60a gainditzen ez bada, 3. oinarriko 3.a) apartatuan aurreikusitakoarekin bat, enpresa parte-hartzaile guztiei eskatuko zaie jasotako laguntza itzultzeko, honako proportzionaltasunari jarraikiz:

Errentan emandako partaidetzaren portzentajeak %

Laguntzen itzulketa %

< 50

100

50

90

52

80

54

60

56

40

58

20

60

0

17. oinarria.–Proiektu estrategikoaren emaitzen zabalkundea.

1. Laguntzen entitate onuradunek ondoko jarduketa hauek egin beharko dituzte diruz lagundutako proiektu estrategikoaren emaitzak zabaltzeko:

a) Diruz lagundutako proiektuaren nondik norainokoari eta emaitzei buruzko dokumentu idatzia aurkeztea.

b) Diruz lagundutako proiektuaren bideo bat aurkeztea, bertan jasota, gutxienez ere, parte hartzen duten entitateen eta ikertzaile taldearen aurkezpena, proiektuaren helburuak eta lortu diren emaitzen deskripzioa.

c) Proiektuaren argitalpen bat edo aipamen publiko bat eginez gero, adierazi beharko da Nafarroako Gobernuak finantzatua dela.

d) Proiektua zabaldu eta sustatzeko onetsitako plana gauzatzea. Laguntzak kudeatzen dituen organoak egiaztatuko du ea betebehar hori bete den, proiektua bukatutakoan.

2. Aurreko apartatuko a) eta b) letretan adierazitako dokumentazioa proiektuaren azken justifikazioarekin batera aurkeztu beharko da, eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian zabalduko da (www.nafarroa.eus).

3. Nolanahi ere, proiektuaren emaitzak zabaltzeko materialetan ez da emakumea diskriminatzen duen irudirik azalduko, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta rol aniztasuna sustatuko dira. Halaber, hizkera sexista erabiltzea saihestuko da diruz lagundutako proiektuaren gainean prestatzen den dokumentazio guztian.

18. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Laguntza-eskaera eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia modu telematikoan aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko laguntzen fitxaren bidez.

2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematika bidez eginen dira, entitate eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez (GEH).

Ogasun Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen-prozeduretarako harpidetza egin beharko da, helbide elektroniko gaitua lortzen den helbide berean.

19. oinarria.–Laguntzen bateragarritasuna.

1. Oinarri hauek arautzen dituzten laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz besteko administrazio publikoek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, emandako beste dirulaguntza batzuekin.

Betiere, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ez du gainditzen ahalko egin beharreko jardueraren kostua.

2. Helburu bererako laguntza bat gehiago dauden egiaztatzeko, diruz laguntzen diren gastuen beren gainean eginen da, ez daitezen gainditu 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako laguntzak.

3. Entitate onuradunek aditzera eman beharko diote S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuari proiektuari lotutako beste laguntza batzuk lortu dituztela, laguntzen eskabidean berean, edo kanpoko laguntza jaso bezain laster, eta, betiere, 14. oinarrian ezarritako frogagiriak aurkezterakoan.

20. oinarria.–Jakinarazteko betebeharretik salbuetsitako araubidea.

Laguntzen araubide hau salbuetsita dago jakinarazteko betebeharretik (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 108.3 artikuluan ezarria), betetzen dituelako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. kapituluan eta 25. artikuluan ezarritako baldintzak (erregelamendu horrek merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk ezartzen ditu, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, eta 2014ko L187. Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26koan).

21. oinarria.–Kenkaria ikerketa zientifikoko eta berrikuntza teknologikoko jarduerak egiteagatik.

Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 61.6. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, deialdiaren ebazpenean adieraziko da ea ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerek behar diren betebeharrak eta baldintzak betetzen ote dituzten artikulu horretako kenkaria aplikatzeko.

Ordainketa agintzen duten ebazpenetan benetan egindako gastuak adieraziko dira, I+G gisa kalifikatutako gastuei dagozkienak.

22. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuak ikusgai paratuko ditu, Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index ), emandako dirulaguntzak, honako datu hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egozten zaion, onuradunak eta emandako diru kopuruak.

23. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Erronka bakoitzean baloratzeko berariazko irizpideak

1. erronka: VOLTA V: 0 isurketako ibilgailuak, irismen luzekoak eta teknologia aurreratukoak.

Erronka bakoitzean hauek izanen dira baloratzeko berariazko irizpideak (10. oinarriko a) apartatua):

–Nafarroako automobilgintza eta aeronautika sektoreetako hornitzaile sareak proiektuan parte hartzea. (5 puntu).

–Horizon Europan dauden proiektu europarrekin jarraitutasuna, harremana edo lotura (5 puntu).

–Automatizazioko eta konektagarritasuneko konponbideak. (8 puntu).

–Konponbide energetikoak eta ibilgailuaren autonomia. (7 puntu).

–Konponbidea merkaturatzeko bideragarritasuna. (7 puntu).

–Nafarroako ekonomian duen inpaktua. (15 puntu).

–Azpiegitura zientifiko-tekniko bereziak edo SIESS (Scientific Infrastructure and Equipment Sharing System) sisteman dauden Nafarroako azpiegiturak erabiltzea. (3 puntu).

2. erronka: AERO V: energia berriztagarrien metatzea, horien erabilera optimizatzeko.

Erronka bakoitzean hauek izanen dira baloratzeko berariazko irizpideak (10. oinarriko a) apartatua):

–Nafarroako energia berriztagarrien sektoreko hornitzaile sareak proiektuan parte hartzea. (5 puntu).

–Horizon Europan dauden proiektu europarrekin jarraitutasuna, harremana edo lotura (5 puntu).

–Energia biltzeko proposatutako konponbideak (8 puntu).

–Konponbideen autonomia, kudeatzeko gaitasuna eta adimena. (7 puntu).

–Konponbidea merkaturatzeko bideragarritasuna. (7 puntu).

–Nafarroako ekonomian duen inpaktua. (15 puntu).

–Azpiegitura zientifiko-tekniko bereziak edo SIESS (Scientific Infrastructure and Equipment Sharing System) sisteman dauden Nafarroako azpiegiturak erabiltzea. (3 puntu).

3. erronka: GEMA V: genomika eta medikuntza aurreratua.

Erronka bakoitzean hauek izanen dira baloratzeko berariazko irizpideak (10. oinarriko a) apartatua):

–Horizon Europan dauden proiektu europarrekin jarraitutasuna, harremana edo lotura (5 puntu).

–Proiektuan osasun sistemako, ospitaleetako edo kliniketako langileek parte hartzea. (3 puntu).

–Proiektuaren xede diren espezialitate medikoak. (3 puntu).

–Proiektuan parte hartzen duen populazio nafarra eta populazio hori aukeratzeko erabilitako irizpide medikoak. (3 puntu).

–Genoma osoak erabiltzen dituzten ekimenak, sekuentziazio partzialekoen aldean. (3 puntu).

–Proposamenean analisi bioinformatikoko unitateak inplementatzea. (3 puntu).

–Datuak biltegiratzeko konponbide teknologikoak eta horien segurtasuna. (3 puntu).

–Lortutako datu genomikoak merkataritzarako eta ikerketarako ustiatzeko estrategia. (3 puntu).

–Planteatutako konponbideak bidea ematea datu genomikoak eta pazientearen historia klinikoko datuak gurutzatzeko. (3 puntu).

–Zer sistema planteatu diren proiektuan kudeaketarako; pazienteak aukeratzeko; laginak biltzeko; datuak aztertzeko, prozesatzeko eta biltegiratzeko. Eta asistentzia sistemarekin duten lotura. (4 puntu).

–Proiektuak Nafarroako osasun sisteman eta ekonomian duen eragina. (14 puntu).

–Azpiegitura zientifiko-tekniko bereziak edo SIESS (Scientific Infrastructure and Equipment Sharing System) sisteman dauden Nafarroako azpiegiturak erabiltzea. (3 puntu).

4. erronka: ALPES IV: elikadura pertsonalizatua eta jasangarria.

Erronka bakoitzean hauek izanen dira baloratzeko berariazko irizpideak (10. oinarriko a) apartatua):

–Horizon Europan dauden proiektu europarrekin jarraitutasuna, harremana edo lotura (5 puntu).

–Baliabideen erabileraren efizientzia eta ingurumen inpaktua. (3 puntu).

–Nafarroako nekazaritzako elikagaien sareak proiektuan parte hartzea. (5 puntu).

–Osasunari buruzko garapen berrietatik espero diren ondorioak. (4 puntu).

–Lehentasunezko Elkarteek proiektuan parte hartzea. (3 puntu).

–Elikagaien propietate nutrizionalak, estrukturalak eta funtzionalak babesten dituzten prozesatzeko, kontserbatzeko eta/edo ontziratzeko metodo berriak. (4 puntu).

–Konponbide automatizatuak ekoizpenaren jasangarritasuna hobetzeko, honako teknologia hauetan oinarrituta: digitalizazioa, satelite-teknologiak, dronak, etab. (3 puntu).

–Proiektua merkataritzarako eta ikerketarako ustiatzeko estrategia. (5 puntu).

–Proiektuak Nafarroako ekonomian duen eragina. (15 puntu).

–Azpiegitura zientifiko-tekniko bereziak edo SIESS (Scientific Infrastructure and Equipment Sharing System) sisteman dauden Nafarroako azpiegiturak erabiltzea. (3 puntu).

5. erronka: IRIS III: adimen artifiziala eta robotika industriarako eta gizarterako.

Erronka bakoitzean hauek izanen dira baloratzeko berariazko irizpideak (10. oinarriko a) apartatua):

–Nafarroako IKT sektoreko industria-sareak proiektuan parte hartzea. (6 puntu).

–Horizon Europan dauden proiektu europarrekin jarraitutasuna, harremana edo lotura (5 puntu).

–Konponbideen automatizazio eta adimen maila. (7 puntu).

–Sistemaren ikasteko gaitasun autonomoa. (7 puntu).

–Konponbidea merkaturatzeko bideragarritasuna. (7 puntu).

–Nafarroako ekonomian eta gizartean duen inpaktua (15 puntu).

–Azpiegitura zientifiko-tekniko bereziak edo SIESS (Scientific Infrastructure and Equipment Sharing System) sisteman dauden Nafarroako azpiegiturak erabiltzea. (3 puntu).

6. erronka: IDEA III: goraka ari diren ideia disruptibo aplikatuak.

Erronka bakoitzean hauek izanen dira baloratzeko berariazko irizpideak (10. oinarriko a) apartatua):

–Nafarroako industria-sareak proiektuan parte hartzea. (5 puntu).

–Horizon Europan dauden proiektu europarrekin jarraitutasuna, harremana edo lotura (5 puntu).

–Proposamenak sariren bat jaso izana azken bi urteotan, bereziki baloratuz nazioartean prestigio handia duen aditu-talde batek baloratu duen edo Nafarroarentzat interes sozialekoak diren sariak jaso dituen. (15 puntu).

–Proiektu zientifiko-teknikoa zenbateraino den berritzailea eta disruptiboa. (4 puntu).

–Proiektua gauzatzeko bideragarritasuna. (4 puntu).

–Eragina konpondu nahi den erronkaren gainean. (4 puntu).

–Nafarroako ekonomian eta gizartean duen inpaktua. (10 puntu).

–Azpiegitura zientifiko-tekniko bereziak edo SIESS (Scientific Infrastructure and Equipment Sharing System) sisteman dauden Nafarroako azpiegiturak erabiltzea. (3 puntu).

7. erronka: SIBERIA III: bioteknologiako konponbide berritzaileak energiarako, erronka sanitarioetarako, industriarako eta nekazaritzako elikagaien industriarako.

Erronka bakoitzean hauek izanen dira baloratzeko berariazko irizpideak (10. oinarriko a) apartatua):

–Nafarroako industria-sareak proiektuan parte hartzea. (5 puntu).

–Horizon Europan dauden proiektu europarrekin jarraitutasuna, harremana edo lotura (5 puntu).

–Proiektuak zenbaterainoko berrikuntza dakarren. Lortu nahi den aplikaziorako propietateak hobetzea eta aniztasuna. (8 puntu).

–Zenbateraino erabili diren teknologia konbergenteak (AA, Big data, eta abar). (7 puntu).

–Konponbidea merkaturatzeko bideragarritasuna. (7 puntu).

–Nafarroako ekonomian eta gizartean duen inpaktua. (15 puntu).

–Azpiegitura zientifiko-tekniko bereziak edo SIESS (Scientific Infrastructure and Equipment Sharing System) sisteman dauden Nafarroako azpiegiturak erabiltzea. (3 puntu).

III. ERANSKINA

Dirulaguntzak justifikatzeko kontu ekonomikoaren auditoretza-txostena: auditoretzak egin beharreko analisia eta egiaztapenak

Eranskin honetan auditoretza-txosten bat eman ahal izateko egin behar diren egiaztapenak ezartzen dira. Txosten horren helburua da laguntzen kudeaketa-organoari aurkezten zaizkion justifikazioak egiaztatzeko lanetan laguntzea, eta, horretarako, entitate onuradunak arau aplikagarriak edo dirulaguntza jasotzeko baldintzak ez dituela bete ondorioztatzeko egintzak edo salbuespenak jaso beharko dira bertan.

Auditoretza egiten duen pertsonak, txostena egitean, laguntza emateko ebazpenean ezartzen den aurrekontu finantzagarria hartu beharko du kontuan, baita proiektu bakoitzarentzat eskatutako eta onartutako aldaketak ere, horrelakorik badago. Gastu-partida bakoitzean honako hau aztertu eta egiaztatu beharko du:

1. Proiektura bideratutako aktiboen amortizazioa.

a. Laguntza emateko ebazpenean agertzen den aurrekontu finantzagarrian kontzeptu hori jaso ote den.

b. Egiaztatu beharko du amortizaziorako urteko kuota, amortizazioaren hasierako data eta, orobat, tresneria eskuratzeko zenbateko guztiak entitatearen kontabilitate-erregistroetan adierazitakoak direla.

c. Egiaztatu beharko du onuradunak ez duela inolako dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabiderik jaso amortizatzen ari diren tresnak eskuratzeko. Entitateko ahaldunaren sinaduraren bidez ziurtatuko da hori. Gainera, beharrezkoa den kontabilitate-egiaztapena ere eginen da.

d. Egiaztatu beharko du deialdiaren 4.1.1.c) oinarrian jasotako zehaztapenak betetzen direla.

e. Ekipo ondasunen horniduren kasuan, gastua 12.000 eurotik gorakoa bada, egiaztatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, egiaztatu beharko du gutxienez hiru eskaintza aurkeztu direla eta egindako hautaketa justifikatuta dagoela. Edo bestela, betebehar hori ez aplikatzeko aintzat hartutako arrazoiak justifikatu beharko dira.

2. Bertako langileen gastuak.

a. Laguntza emateko ebazpenean agertzen den aurrekontu finantzagarrian kontzeptu hori jaso ote den.

b. Langileak Gizarte Segurantzako langileen izenen zerrendan eta PFEZaren atxikipenei buruzko ziurtagirian agertzen diren.

c. Ordu egotziak dituzten pertsonei urtean ordaindutako ordainsariak egiaztatu beharko ditu. Horretarako, proiektuaren exekuzioaldiari dagozkion nominak edo atxikipenen ziurtagiria aztertuko da.

d. Onuradun bakoitzari egozten ahal zaion Gizarte Segurantzaren kostua egiaztatu beharko du, eta, horretarako, Langileen izenen zerrendaren ereduetan, SLD-Kalkuluen Kontsulta Zerbitzuan eta kotizaziorako datuen txostenean (Idc delakoan) agertzen diren kotizazioak konparatuko ditu.

e. Proiektuari esleitutako langileek hilabetean egindako orduak justifikatzeko euskarriak egiaztatuko ditu.

f. Nominetan agertzen diren datek bat etorri beharko dute laguntza emateko ebazpenean proiektua gauzatzeko agertzen den egutegiarekin.

g. Orduaren kostua metodo hau erabiliz atera da:

Orduaren kostua ateratzeko eragiketa hau eginen da: langile bakoitzak jasotako ordainsaria gehi Gizarte Segurantzaren urteko kostua, eta hortik ateratzen dena zati hitzarmenaren arabera egin beharreko orduen kopurua. Langileren bat ez badago urte osoan kontratatua behar den ponderazioa eginen da.

Orduaren kostua =

Soldata gordina + G.S.aren kostua

x

365

Hitzarmeneko orduak

bukaera data - hasiera data

h. 4.1.2 oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da.

3. Bakar-bakarrik proiektuarentzat den material suntsigarrian egindako gastuak.

a. Laguntza emateko ebazpenean agertzen den aurrekontu finantzagarrian kontzeptu hori jaso ote den.

b. Egiaztatu beharko du fakturetan agertzen diren datak eta ordainketen egiaztagiriak bat etortzen direla laguntza emateko ebazpenean proiektua gauzatzeko agertzen den egutegiarekin.

4. Kanpoko lankidetzak.

a. Laguntza emateko ebazpenean agertzen den aurrekontu finantzagarrian kontzeptu hori jaso ote den.

b. Egiaztatu beharko du fakturetan agertzen diren datak eta ordainketen egiaztagiriak bat etortzen direla laguntza emateko ebazpenean proiektua gauzatzeko agertzen den egutegiarekin.

c. Aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresen gastua 12.000 eurotik gorakoa bada, egiaztatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, egiaztatu beharko du gutxienez hiru eskaintza aurkeztu direla eta egindako hautaketa justifikatuta dagoela. Edo bestela, betebehar hori ez aplikatzeko aintzat hartutako arrazoiak justifikatu beharko dira.

d. Egiaztatuko du, orobat, diruz lagundutako jarduera hirugarrenekin azpikontratatzeko aplikatu beharreko baldintzak bete direla, deialdiaren 12. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

5. Zeharkako kostuak.

a. Proiektuko gastuak izanik ere, bere izaeragatik, proiektuari zuzenean egotzi ezin zaizkion gastuak dira, banaka-banaka zehazterik ez dagoelako.

b. Kalkulua: Entitate onuraduneko langileek lan egindako guztizko orduen aldean proiektuari egotzitako orduen arabera kalkulatuko dira. Honela jokatuko da:

I. 62., 64. eta 68. kontuetako kontzeptu hauen batuketa eginen da:

a) 621. Errentamenduak eta kanonak.

b) 622. Konponketak eta kontserbazioa.

c) 624. Garraioak (salbu eta salmentetarako garraioak).

d) 628. Hornidurak.

e) 629. Bestelako zerbitzuak (langileen garraio gastuak, proiektuari lotutako langileen bidaia-gastuak eta bulegoko gastuak baizik ez dira onartuko).

f) 640. Soldatak eta lansariak.

g) 642. Gizarte Segurantza.

h) 649. Beste gastu sozial batzuk.

i) 6811. Eraikuntzen amortizazioa (zenbateko garbia, kapitaleko dirulaguntzak kenduta).

j) 6815. Instalazio orokorren amortizazioa (zenbateko garbia, kapitaleko dirulaguntzak kenduta).

k) 6816. Altzarien amortizazioa (zenbateko garbia, kapitaleko dirulaguntzak kenduta).

l) 6817. Ekipo informatikoen amortizazioa (zenbateko garbia, kapitaleko dirulaguntzak kenduta).

Aurrekontu finantzagarriko partida baten bidez zuzeneko finantzaketa duten gastuei dagozkien saldoak ez dira kontatuko.

Gainera, azpikontuetako balioek bat etorri beharko dute gauzatutako aldiko justifikazio ekonomikoa aurkezten denean itxitako azken ekitaldiko Irabazi eta Galeren Kontuaren “Entitatearen guztizko gastuak” atalean agertzen diren balioekin.

II. Hortik ateratzen den batura honako zatiketa hau eginda ateratzen den koefizientearekin biderkatuko da:

Proiekturako onartzen diren orduen kopurua, langileen gastuen egiaztapenaren arabera

Entitatearen jadueraren guztirako orduen kopurua (batez besteko plantilla x urteko lanaldia)

c. Zuzenbide publikoko entitateen kasuan, kontabilitate publikoaren aurrekontuetako artikulu, kontzeptu eta azpikontzeptuak erabiliko dira, 62., 64. eta 68. taldeko kontuetakoen baliokide direnak. Halakoetan, baliokidetasun hori adierazi beharko da.

6. Balio erantsiaren gaineko zerga ez da gastu diruz lagungarritzat hartuko, salbu eta zerga hori azkeneko xedeko entitateak jasaten badu benetan eta behin betiko, berreskuratzeko edo konpentsatzeko modurik gabe, eta hori behar bezala frogatzerik baldin badago behar den dokumentazio ofiziala aurkeztuz:

a. Zerga-salbuespena erabatekoa bada, zergaz salbuesteko eskumena duen Administrazioak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Ondorio horretarako, gogoan izan behar da ez direla baliozkoak izanen laguntzaren onuradun ateratzen diren entitateen arduradunen aitorpenak (jasandako BEZa ez dutela jasanarazten adieraztekoak).

b. Hainbanaketa eginez gero, honako hauek aurkeztuko dira:

I. Hainbanaketa orokorra baldin bada: zergaz salbuesteko eskumena duen Administrazioak luzatutako ziurtagiria eta BEZaren urteko aitorpenen kopiak, proiektuaren exekuzioaldiari dagozkionak, indarrean dauden aitorpen ereduen araberakoak.

II. Hainbanaketa berezia bada: zergaz salbuesteko eskumena duen Administrazioak luzatutako ziurtagiria eta proiektuari lotutako fakturen zerrenda, baita BEZaren liburuaren kopia ere, non fakturak jasoko diren.

7. Laguntza emateko ebazpenean ez dauden eta/edo 13. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten gastuak ez dira onartuko dirulaguntzaren xedeko gastu gisa.

8. Egindako jardueraren finantzaketari buruzko aitorpena lortu beharko da, honako hauek zehaztuta: proiektuetan egin beharreko jarduerak finantzatzeko, edonolako administrazio edo entitate publiko edo pribatuetatik (Espainiakoak, Europar Batasunekoak edo nazioartekoak) jasotako dirulaguntzak, laguntzak, sarrerak edo baliabideak. Egiaztatuko da berariazko finantzaketa duten proiektuetan kontabilizatutako gasturik ez dela sartu.

9. Egiaztatu beharko da aitortutako zenbatekoak entitatearen kontabilitate-erregistroetan (aparteko kontabilitate batean) jasotakoak bezalakoak direla, proiektu bakoitzarentzat behar den kodea adierazita.

10. Auditoriaren azkeneko emaitzan honako hauek agertu beharko dira:

a. Onuradunak egotzitako zenbatekoa (aurrekontu finantzagarria bezalakoa, handiagoa edo txikiagoa izaten ahal da).

b. Onuradunak egozten duenetik baliozkotzen den zenbatekoa.

c. Onuradunak egozten duen zenbatekoaren eta behar bezala justifikatutakoaren arteko aldea.

d. Desbideratzeren bat baldin badago proiektuarentzat hasiera batean onartutako zenbatekoarekin edo, aldaketaren bat eskatuz gero, onartzen den gastu berriarekin alderatuta, desbideratze horien arrazoiak azaldu beharko dira.

e. Iruzkinen/Oharren eremuan, onartu ez diren gastu guztien zergatiak azalduko dira.

f. Proiektu bakoitzari egotzitako gastu eta ordainketa guztien egiaztapenek 5. eta 14. oinarrietan ezarritakoa bete beharko dute, hautatzen ahal diren aldiei dagokienez.

g. 60.000 eurotik gorako dirulaguntza jasotzen duten proiektuetan, inbertsioen egiaztapen materiala eginen da, 15.1 oinarrian ezarritakoarekin bat.

h. Kontabilitate bat badagoela egiaztatzea, zeinak aukera ematen baitu jarduera ekonomikoak eta ez-ekonomikoak bereizteko, baita haietako bakoitzaren kostuak eta finantzaketa ere, 3.2.d) oinarriak esaten duen bezala.

i. Egiaztatuta dago gastuak diruz laguntzen diren jarduera ez-ekonomikoei eta proiektuari atxikiriko kostu zeharkakoei dagozkiela.

11. Laguntza emateko ebazpenean, edo aldaketaren baten ondorioz, onartutako guztia islatu egin beharko da auditoretza-txostenean. Hau da, aurrekontu finantzagarriaren partida bakoitza xehatzen duen taula bat bildu beharko da, eta, partida bakoitzaren barruan, onartu den kontzeptu bakoitza, baita hori guztia jasotzen duen azken taula bat ere.

Finantzagarritzat hartzen den gastu-kontzeptu bakoitzerako, honako hauek ezarri beharko dira:

a. Aurrekontu finantzagarria da diruz lagungarritzat hartzen ahal den gastua. Horren gainean kalkulatzen da proiektu bati ematen zaion laguntzaren ehunekoa.

b. Proiektuari egotzitako gastuak: onuradunak proiektua gauzatzeko gastatu duen zenbatekoa, berak adierazitakoaren arabera.

c. Gastu justifikatuak: aurrekontu finantzagarrian agertzen direnak bezalakoak izan daitezke, handiagoak edo txikiagoak (baliteke proiektuari egotzitako gastu batzuk bat ez etortzea proiektu finantzagarrian agertzen diren kontzeptuekin, edo desbideraketak izatea onartu den aurrekontuarekin alderatuta).

d. Ontzat hartzen diren zenbateko justifikatuak: horrelako gastuetan, dena zuzen dagoela ondorioztatu da (kontzeptu finantzagarriak, fakturak, ordainketa-agiriak, langile gastuak, etab.). Laguntza osoa ordaintzeko, aurrekontu finantzagarrian agertzen den zenbatekoa adinakoak izanen dira, gutxienez. Ontzat hartutako zenbateko justifikatua txikiagoa bada, laguntza murriztuko da.

e. Kontzepturen batean ontzat hartu ez den kopururen bat badago, iruzkinetan jasoko da, horretarako arrazoia azalduta.

Iragarkiaren kodea: F2200833