32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldirako plantilla organikoa.

Plantilla onesteko erabakia jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aurkez daitezen bidezkotzat jotzen diren alegazioak; ez bada alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta aplikatzekoak diren gainerako legezko ondorioetarako.

Anuen, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2201361