32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 45/2022 prozedura

Aditzera ematen dut: oinarrizko eskubideen gaineko 0000045/2022 prozeduran, 11/2022 Autoa eman zen, eta irmo geratu da ebazpena. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

11/2022 Autoa.

Lehendakaria: María Jesús Azcona Labiano andrea. Magistratuak: Raquel Hermela Reyes Martínez andrea, Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 28an.

Aurrekariak

Lehena.––2022ko urtarrilaren 27an bidalitako idazki baten bidez, Nafarroako Foru Komunitateko legelari eta aholkulari juridikoak eskatu du judizialki baimentzea Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 27ko 3/2022 Foru Aginduaren bidez hartutako neurriak. Foru agindu horren bidez luzatu egin ziren, bai azaroaren 24ko 60/2021 Foru Aginduan ezarritako neurriak (COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren ondorioz berariazko prebentzio neurri apartekoak), bai Osasuneko kontseilariaren abenduaren 26ko 63/2021 Foru Aginduan hartutakoak.

Bigarrena.–Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala; 2022ko urtarrilaren 27an berean egin zuen, prozeduran ageri den emaitzarekin, eta ebazteko zain gelditu zen.

Sala honen iritzia azaltzen duen txostengilea Ana Irurita Díez De Ulzurrun magistratua da.

Xedapen zatia

Salak erabakitzen du:

1. Baimentzea Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 26ko 3/2022 Foru Aginduan erabakitako luzapena. Foru agindu horren bidez, luzatu egin ziren, bai azaroaren 24ko 60/2021 Foru Aginduan ezarritako neurriak (COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren ondorioz berariazko prebentzio neurri apartekoak), bai Osasuneko kontseilariaren abenduaren 26ko 63/2021 Foru Aginduan hartutakoak. Horrenbestez, luzapenak 2022ko otsailaren 1etik otsailaren 14ra arte izanen ditu ondorioak, egun hori barne.

2. Administrazioak Administrazioarekiko Auzien Sala honi jakinarazi beharko dio berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena berresteko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Administrazioak txosten bat igorri beharko dio auzitegi honi, zazpi egun naturaleko epean, bilakaera epidemiologikoari eta hartutako neurrien eraginkortasunari buruzkoa.

4. Eragindako prozesuko kostuak ez zaizkio inori ezartzen berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta haren aurka kasazio errekurtsoa aurkezten ahal dela, Auzitegi Gorenari zuzendua, hiru egun balioduneko epean, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 87. eta 87 ter artikuluekin (8/2021 Errege Lege Dekretuaren bidez ezarria; 2021eko maiatzaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta bertan berariaz aurreikusten diren izapideekin. Horretarako, ez da nahitaezko baldintza aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dute idazpuruan adierazitako magistratuek. Fede ematen dut.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2022ko otsailaren 4an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2201759