32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-S-841

Rover Infraestructuras SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Rover Infraestructuras SA.

Xedea: Proiektu hau gauzatzeko obrek sortutako hondakin urak isurtzeko baimena: “Iruñera doan AHT linearen proiektua. Castejón/Iruñerria tartea. Tafalla-Tafalla azpitartea”

Ur-ibilgua: izenik gabeko erreka bat (Zidakos ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Tafalla (Nafarroa).

Isurketak 107.500 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta honela tratatuko da: dekantazioa, koipegabetzea, flokulazioa, dekantagailu bertikala, pH-aren doikuntza eta lohien tratamendua prentsa-iragazki bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko urtarrilaren 5ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2201072