32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

QUEILES IBARRA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2022ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Cascanten, 2022ko otsailaren 3an.–Mankomunitateko burua, Sofía Faria Teixeira.

Iragarkiaren kodea: L2201692