2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 26.971,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.509.726,77 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.546.697,77 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.207.683,97 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 269.013,80 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 59.000,00 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 8.000,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.546.697,77 euro.
Noainen, 2022ko otsailaren 3an.–Mankomunitateko burua, Manuel Jesús Mozota Núñez.
Iragarkiaren kodea: L2201688