32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da Udalaren 2022ko ekitaldiko aurrekontu arrunta. Aurrekontua Mankomunitatearen ordezkarien Batzarrak 2021eko abenduaren 16an egin bilkuran onetsi zuen hasiera batez.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 3an.

DIRU-SARRERAK:

a) Eragiketa arruntak:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 35.300,00 euro.

4. kapitulua. –Transferentzia arruntak: 1.029.327,65 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.064.627,65 euro.

GASTUAK:

a) Eragiketa arruntak:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 850.439 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 137.988,65 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 71.500 euro.

b) Kapital-eragiketak:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 4.700,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.064.627,65 euro.

Mendabian, 2022ko urtarrilaren 27an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L2201366