32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE, CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitateko Batzarrak, 2022ko otsailaren 1ean egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren betearazpen oinarriak.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragaten bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Cintruenigon, 2022ko otsailaren 2an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2201510