32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko hogeita zortzi lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko hogeita zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 3024/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi hori, eta 2021eko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 29koan), oposizioko kalifikazio-epaimahaiak izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du: Susana Maldonado Barahona andrea eta Beatriz Larrión Zabaleta andrea, igoera txandakoak; eta Marcos Vicente Aranguren jauna, Paula Pérez Esteban andrea, Nuria Villanueva Pérez andrea, Ángela Adrián Pascual andrea, Gonzalo Rodrigo Irurtia jauna, Isabel Ager García Ramos andrea, Tania Díez García andrea, Iván Azcue Vigor jauna, Ainhoa Elizalde Usoz andrea, Julia Hernández Martínez andrea, Paula Izu Iriarte andrea, Itziar Aldabe Muro andrea, Ana Olalde Armendáriz andrea, María Pilar Alegría Zueco andrea, Raquel Hernández Monago andrea, María Pilar Redal García andrea, Gemma Aristu Lizarraga andrea, Óscar Eguaras Lanuza jauna, María Araus García andrea, Arantxa Iriarte Azcona andrea, Laura Millares Senosiáin andrea, Leire Ciaurriz Sola andrea, Beatriz Fernández Pou andrea, Beatriz Goicoechea Ferrandez andrea, Irati Álvarez Pérez de Albéniz andrea eta Marta Arandigoyen Martínez andrea, txanda irekikoak, horiek baitira, lanpostuen baldintzak beteta, gainditu duten izangaien artean bete beharreko lanpostu kopuruarekin bat datozenak.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 26an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2201258