30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

78/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 1112/2021 Ebazpenaren 2. puntua, 2021-2022 kanpainako txertaketa-epea 2022ko otsailaren 28ra arte luzatzeko.

Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 1112/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroan mihi urdinaren aurka txertatzea nahitaezkoa eta premiazkoa zela ezarri zen. Bigarren puntuan 2021-2022 kanpainako txertaketa epea ezarri zen, 2022ko urtarrilaren 31ra artekoa.

SARS-CoV-2aren omikron aldaera berriak eragindako prebalentzia handiak, espero gabekoak, albaitari gaitu eta abeltzain askori ere eragin die eta, horren ondorioz, ez dute txertaketa egiterik izan aurreikusitako epean; beraz, programan gorabeherak izan dira. Hori dela eta, txertaketa kanpainaren epea luzatu beharra dago 2022ko otsailaren 28ra arte.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, bai eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidanak ere.

EBAZTEN DUT:

1. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 1112/2021 Ebazpenaren 2. puntua aldatzea, eta 2021-2022 kanpainako txertaketa-epea 2022ko otsailaren 28ra arte luzatzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 28an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2201721