30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, arte sorkuntzarako dirulaguntzak emateko (2022). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 607242.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/607242).

Helburua eta xedea.

Laguntza hauen helburua da Eguesibarko artistek obrak sortzea, eta zehazki:

–Arte sorkuntzako lanak laguntzea Eguesibarren.

–Deialdiaren xede diren lanak hedatzen laguntzea.

–Jarduera artistikoarekiko begikotasuna piztea Eguesibarren.

–Kulturaren garapena sustatzea Eguesibarren.

Eskatzaileen betebeharrak.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek eskuratu ditzakete laguntza hauek:

–Proiektua aurkezteko egunean Eguesibarren erroldatuta egotea, gutxienez urtebete lehenagotik, etenik gabe.

–Udal honekin dituen zerga betebeharrak ordainduta izatea.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2022ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2201058