30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, kultura jarduerak egiten dituzten pertsona eta entitateentzako dirulaguntzena (2022). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 607229.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/607229).

Helburua eta xedea.

Deialdi honen helburua da ezartzea dirulaguntzak emateko araubidea, 2021eko azaroaren 8tik 2022ko azaroaren 7ra bitarte Eguesibarren egiten diren kultura ekintza eta jarduerei laguntzeko.

Eskatzaileen betebeharrak.

Diruz lagunduko dira irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta elkarteek eta pertsona fisikoek (partikular gisa edo talde baten ordezkari gisa) sustatutako jarduerak, baldin eta ekintzak Eguesibarko udalerrian egiten badituzte (3.1 puntuan adierazitakoak izan ezik, horiek alorraren oniritzia izan beharko baitute) eta Eguesibarko Udalarekin sinatuta ez badute lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu-kontrataziorik edo bestelako kontratu edo konpromisorik finantzaketa eskaeraren xede den proiektuari dagokionez, eta Eguesibarko Udaleko beste alorretako dirulaguntzarik ez badute jarduera bererako.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2022ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2201054