30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Hirigintza-hitzarmena, Garisoaingo UE 4.6 unitatean eta SL 4.2 toki sisteman. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2021eko urriaren 18an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmena konpentsazio batzordearekin, Garisoaingo UE 4.6 unitatean eta SL 4.2 toki sisteman sorturiko hirigintzako aprobetxamenduaren %10 lagatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera, espedientea jendaurrean jarri zen eta ez da alegaziorik jaso.

Udalak, 2022ko urtarrilaren 3an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmena konpentsazio batzordearekin, sorturiko hirigintzako aprobetxamenduaren %10 lagatzeko.

Muetzen (Gesalatz), 2022ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2200942