30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 708. eta 710. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren urtarrilaren 28ko 2022-0009 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa, Garinoaingo 2. poligonoko 708. eta 710. lurzatien lerrokadurak aldatzeko. Azterketa Juan Castuerak eta María Dolores Vázquezek sustatua da, eta Marta Gómez Grijalba, David Gómez Urrutia eta Rafael Calderón Alonso arkitektoek 2021eko abenduaren 31n idatzia, espedientean jasotako baldintzetan. Espediente zenbakia: 1/2022.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 72. artikuluetan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (http://garinoain.sedelectronica.es).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udalbatzaren osoko bilkurari igorriko zaio behin betiko onespena eman diezaion, bidezko bada hori egitea.

Garinoainen, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2201389