30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Birpartzelazio proiektua eta hirigintza-hitzarmena Antxorizko UB-3 unitatean, 5. poligonoko 18. lurzatian. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2021eko azaroaren 23an emandako 465/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen espediente hau: “Birpartzelazio proiektua eta hirigintza-hitzarmena, Esteribarko Udalari dirutan ordaintzeko hirigintzako aprobetxamenduaren %10eko lagapena, dagokiona UB-3 exekuzio unitateari (5. poligonoko 18 zenbakidun katastroko lurzatia), Antxoritzen (Esteribar)”. Sustatzailea Ana Isabel Lozano Medina da.

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren 2022ko urtarrilaren 19ko 26/2022 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi ditu birpartzelazio proiektua eta hirigintza-hitzarmena Antxorizko UB-3 unitatean, Ana Isabel Lozano Medinak sustatuak, inork ez baitu alegaziorik aurkeztu jendaurreko aldian, haiek argitaratu ondoren 2021eko 281. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 16an, eta Nafarroan editatzen diren bi egunkaritan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), .

Esteribarren, 2022ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2201084