30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun-azterketa, 8. poligonoko 5. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko urtarrilaren 25eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Larragetako UR-9 unitatean, 8. poligonoko 5. lurzatian, Karol Zabalza Medinak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Berriobeitin, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2201099