30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 104. lurzatian. Hasierako onespena

Arguedasko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 25ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea idatzitako xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 104. lurzatiko atzeko aldea okupatzeari, estalkiko materialei eta gutxieneko solairuen kopuruari buruzko araudia aldatzeko. Abdelkhalek Aariouach da sustatzailea.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatua betetzeko (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkate udalburua, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2201246