30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa egituratzailea, Udal Planeko hirigintzako araudiaren 77.2 artikuluan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzailea Andosillako Udal Planean, José Miguel Pagola Lópezek sustatua, hirigintzako araudiaren 77.2 artikuluaren aldaketa puntualari buruzkoa. Artikulu horrek jorratzen ditu lurzoru urbanizaezineko eraikuntzen baldintza partikularrak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Andosillan, 2022ko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2201397