30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Grupo Empresarial Palacios Alimentación SA sustatzaileari ingurumen baimen integratua emateko espedientea.

Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 16. artikuan xedatutakoarekin (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2021-000011

Instalazioa

Plater prestatuak egin, ontziratu, banatu eta biltegiratzea

Sailkapena

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

-

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / 9.1.b) iii)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / 6.4.b) iii)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

II. eranskina / 2.b) multzoa

Titularra

Grupo Empresarial Palacios Alimentacion SA.

Tokia

2. poligonoa, 350. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua,

x: 625.632,000 eta y: 4.648.063,000

Udalerria

Buñuel

Proiektua

Tortillak egiteko industria

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa.

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Documentacion+en+informacion+publica.htm

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2201060