30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

94/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baitira behean aipatzen diren izangaiak, sistema informatikoetako goi mailako teknikari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen b.aitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 3321/2019 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko sei lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2020ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 436/2020 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2020ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 27ko 1789/2020 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2020ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18koan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 2361/2021 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko eta betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldeko izendapen proposamena egin zuen, eta urriaren 25eko 2900/2021 Ebazpenaren bidez, bertan jasotako izangaiak izendatu ziren.

Itziar Berrospe García andreari, igoera txandako izangaiari, eta Izaskun Sainz Lezaun andreari, txanda irekiko izangaiari, borondatezko eszedentzia eman zaie, lanpostuaz jabetzen direnetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzu finkoak ematen ari direlako.

Deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezkoa da lanpostu hutsak oposizioa gainditu dutenen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin betetzea. Horretan oinarriturik, eta igoera txandan gainditu zuen beste inor ez zegoenez, 2021eko 291. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29koan, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen Amaia Valgañón Petrizán eta Asier Lizarraga Oroquieta jaun-andreen alde, haiek baitira txanda irekiko gaindituen zerrendan aurretik izendatu ziren izangaien hurrengoak.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Amaia Valgañón Petrizán eta Asier Lizarraga Oroquieta jaun-andreak, txanda irekiko izangaiak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, sistema informatikoetako goi mailako teknikari lanpostuetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

IZEN-DEITURAK

TXANDA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

VALGAÑON PETRIZAN, AMAIA

Txanda irekia

0007265

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

TELEKOMUNIKAZIOETAKO ETA DIGITALIZAZIOKO ZG

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

LIZARRAGA OROQUIETA, ASIER

Txanda irekia

0006903

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

TELEKOMUNIKAZIOETAKO ETA DIGITALIZAZIOKO ZG

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

Iragarkiaren kodea: F2200683