3. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

129/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baliogabetzen baita Bankoa SA gordailu-erakundeak Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzaile izateko aitorpena.

Bankoa SA erakundeak (IFK: A20043717) aitortua du Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketaren kudeaketan erakunde laguntzailea izatea.

2021eko uztailaren 23an, Abanca SAk Nafarroako Foru Ogasunari jakinarazi zion ezen Bankoa SArekin bat egin zuela, hura xurgatuta (legezko data: 2021eko urtarrilaren 28a; data operatiboa: 2021eko azaroaren 13a).

Bankoa SAren nortasun juridikoa iraungi denez, bidezko da dagokion foru agindua izapidetzea, behin betiko baliogabetzeko aitortua duen izaera, zergen bilketan finantza-erakunde laguntzailea den aldetik. Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Lehena.–Baliorik gabe uztea, 2021eko abenduaren 13tik aurrera, Bankoa SA gordailu-erakundeak (IFK: A14010342) aitortua duen izaera, Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzaile den aldetik. Izaera hori aitortu zitzaion bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatearen diru-bilketaren erregelamendua onesten duen 177/2001 Foru Dekretuarekin.

Bigarrena.–Ixtea, erakunde laguntzailea den aldetik, Nafarroako Foru Komunitatearen izenean Bankoa SAn irekita dauden kontuak.

Hirugarrena.–Bankoa SA ezabatzea hala ordainketak helbideratzeko nola fitxategiak editran bidez jakinarazteko prozeduretatik, biak ala biak esleitu baitzaizkio Nafarroako Zerga Ogasunaren diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzailea den aldetik.

Laugarrena.–Foru agindu hau jakinaraztea Abanca SAri, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Finantza Zerbitzuari, Kontabilitate Zerbitzuari eta Diru-bilketa Zerbitzuari.

Bosgarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko abenduaren 14an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2117387