262. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako oliobideentzat. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2022ko irailaren 22ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako oliobideentzat.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 11n, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Vianan, 2022ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO, ENERGIA ELEKTRIKOA GARRAIATZEKO ETA BANATZEKO INSTALAZIOENTZAT, GASBIDEENTZAT ETA OLIOBIDEENTZAT

Espainiako Konstituzioaren 133.2 eta 142. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz (artikulu hori martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluan idazten eta aldatzen da; Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 12koa; foru lege horren bidez honako hauek aldatzen dira tasei, prezio publikoei eta enbargaezintasunaren araubideari dagokionez: 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Toki Ogasunei buruzkoa; 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioarena), eta bat etorriz Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 105. eta 106. artikuluetan ezartzen denarekin (artikulu horiek martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluan idazten eta aldatzen dira), udal honek "energia elektrikoa, gasa, ura eta bestelako hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa" ezartzen du. Tasa hau honako ordenantza fiskal honek arautzen du, eta bertan ezartzen diren tarifak aplikatuko dira.

1. artikulua. Aplikazio-eremua.

Ordenantza honetan araututako tasa ordaintzera beharturik daude pertsona fisikoak edo juridikoak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak eta gainerako entitateak, Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 17ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan jasotzen direnak, baldin eta herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiten badute edo nolanahi ere onura ateratzen badute haren aprobetxamendu berezi batekin, azalduko diren espezifikazio eta zehaztapenekin, edo halako onurak gozatzen ari badira jada. Ordenantza honen aplikazio-eremua Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 105.1 a) artikuluan (artikulu hori martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluan idazten eta aldatzen da) ezarritako honako tasa honen araubide orokorra da: herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa, udalerriko bide publikoetako lurzorua, lurpea edo lurgaina okupatzen duen enpresak ez badie ematen interes orokorreko zerbitzua herritar guztiei edo askori. Inguruabar horiek 105.1 c) artikulurako ezarrita daude.

2. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan zehazten da (artikulu horren testua martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluaren 4.k apartatuan finkatzen da): herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia lurzoruan, lurpean eta lurgainean, batez ere honako hauek jartzeko:

a) Energia garraiatzeko instalazioak, nahitaez behar dituzten elementu guztiekin, hots, besteak beste, lotura kaxak; dorre metalikoak; transformadoreak; energia elektrikoa, gasa, ura edo bestelako energia-hornidura garraiatzeko edo banatzeko instalazioak edo lineak; ponpatzeko instalazioak eta antzeko elementuak, zerikusia dutenak energiarekin eta direnak herriko jabari publikoaren aprobetxamenduak edo erabilerak, apartatu honetan jaso gabeak.

b) Gasa, ura, hidrokarburoak eta antzekoak garraiatzeko instalazioak. Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia gertatuko da, betiere, aipatutako instalazioak erabili behar direnean eta horretarako jabari publiko orokorra okupatzen denean. Ordenantza honen ondorioetarako, herriko jabari publikotzat hartzen dira udal-mugartean dauden erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasun guztiak, baita herri-ondasunak ere, edo herriaren jabetza komunekoak direnak, eta, horregatik, salbuesten dira ondare-ondasunak.

Zehazki, honako hauek:

Energia elektrikoa eta gasa eramateko hariak, hodiak eta galeriak (kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak barne) toki entitateko bide publikoetan edo jabari publikoko bestelako lurretan edo haien gainean.

Ordenantza honetatik kanpo geratzen dira, halaber, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 105.1.c) artikuluan jasotako egoerak.

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasen subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, pertsona fisikoak eta juridikoak eta entitateak, jasotzen direnak Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan, baldin herriko jabari publikoa gozatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute.

Tasa honen subjektu pasiboak izanen dira, batez ere, azalduko diren kategoria eta motatan, pertsona fisikoak eta juridikoak eta entitateak, jasotzen direnak Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan, baldin badira uraren, gasaren, elektrizitatearen eta hidrokarburoaren sektoreetako enpresak edo ustiatzaileak eta bereziki gozatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute herriko jabari publikoa norberaren onurarako, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen kasuren batekin, esaterako energia elektrikoa eta hidrokarburoak (gasbideak, oliobideak eta antzekoak) garraiatzen, banatzen, zerbitzatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak, baita haien elementu osagarriak ere, beharrezkoak direnak zerbitzu hori emateko udalerri honetan, edo beste edozein tokitan baina horretarako erabiltzen edo aprobetxatzen badute herriko jabari publikoa, beren instalazioekin hura ukituz.

4. artikulua. Oinarriak, tasak, eta tributu kuotak.

Ordenantza honek araututako tasak honako hauek izanen dira:

Tributu-kuota izanen da eranskinean agertzen diren tarifetan jasotakoa, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 105.1 a) artikuluan ezarritakoaren arabera, herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik. Herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik aurreikusten diren tasen zenbatekoa finkatzeko, erreferentziatzat hartzen da zer balio izanen lukeen merkatuan erabilera edo aprobetxamendu horretatik heldu den baliagarritasunak, baldin ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez balira. Horretarako, oinarri hartu dira txosten tekniko-ekonomikoak, non agertzen baita zein den merkatuko balioa. Txosten hori espedientean jasoko da, behar den erabakia hartzeko.

Horretarako, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 105.1 a) artikuluarekin bat etorriz, kontuan harturik zer motatakoa den erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu zehatza, erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasunak eta herri-ondasunak okupatzen edo zeharkatzen dituzten elementuen zerga-kuota sortuko da (dorreak, euskarriak, zutoinak, hodiak, lineak, eroaleak, hedagailuak, etab.), zeren eta subjektu pasiboek ez eduki arren ukitutako lurren jabetza, herriaren aprobetxamendua edo aprobetxamendu publikoa murrizten baitute eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia lortzen baitute beren enpresa-jarduerarako.

Tributu-kuota honela kalkulatuko da: hasteko, kalkulatuko da zerga-oinarria, hots, okupazioaren, lurzoruaren eta instalazioaren balio osoa, azterlanak adierazten duen instalazio mota, xede eta klasearen arabera, eta horri aplikatuko zaio zerga-tasa, zeina azterlanak berak adieraziko baitu, kontuan harturik erabilera eta jabari publikoko ondasunak lagatzeari buruzko arauetako manuak, halako moduz non kuota ez den izanen instalazioen eta okupazioen ondoriozko zuzeneko balio bat (zeina baita zerga-oinarria), baizik zerga-oinarriari zerga-tasa aplikatzearen ondorio.

Horrenbestez, tasaren tributu-kuota jaso da azterlan tekniko-ekonomikoan, eta azterlana bera ordenantza honen zati da. Bertan, erabilitako metodologiarekin, tributu-kuota lortu eta jaso da kasu bakoitzerako.

Aprobetxamenduaren balioa (zerga-oinarria) honako hau da:

Zerga-oinarria = V x C

Hauek izanik:

V = Lurzoruaren merkatuko balioa gehi instalazioen balioa; honela adierazten da: euroak/m².

C = Metro lineal bakoitzeko okupazioa, metro karratuetan emana, ordenantza honen 1. eranskineko instalazio motaren arabera.

V honako hau izanen da:

–Lurzoruaren balioa, Katastroko datuen arabera: 3,00 euro/m², Vianako udalerrian mota guztietako aprobetxamenduetarako (gasa, elektrizitatea eta hidrokarburoak), Vianaren 2019ko balorazio-txostenean finkatua, 2019ko martxoaren 28ko 17/2019 Ebazpenaren bidez onetsia (2019ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 15ekoa).

–Instalazioen egungo balioa kalkulatzeko luzeraren araberako karakterizazio sistemaren mendeko higiezin-unitateetan, Balorazio Arau Tekniko Orokorren 30.3 arauari jarraikiko zaio, eta formula hau aplikatuko da:

VACi = MBCL x qi x Li x c081r

Honako hau izanik:

VACi: i higiezin-unitateko eraikuntzaren egungo balioa.

MBCL: Ezaugarriak luzeraren arabera zehazteko sistemarako eraikuntzako oinarrizko modulua, 6. arauan zehaztu bezala.

qi: Lurralde Aberastasunaren Erregistroan i higiezin-unitateari esleitutako eraikuntza kostua zenbatesteko koefizientea.

Li: i higiezin-unitateak Lurralde Aberastasunaren Erregistroan duen luzera.

c081i: i unitatearen ezaugarrietatik ateratako koefiziente zuzentzaile osoa, 8.1 arauari jarraituz.

Eraikuntzen ereduzko balioaren honako taula hau ezartzen da:

ERAIKUNTZA MOTA

KATEGORIA

d

r

Erabilera

Modalitatea

1

29. Ez berariazkoa

Gas-hodiak

0.0733

1.00

1.00

Linea elektrikoak

0.1733

1.00

1.00

Oliobideak

0.3083

1.00

1.00

Balio horri (zerga-oinarria) ME koefizientea aplikatzen zaio, eta horrek, katastro-araudiaren arabera, balioa erdira murriztea dakar, merkatuaren erreferentzia neurtzeko eta, horrela, merkatuko balioa ez gainditzeko.

ME aplikatu ondoren, ateratzen den metro koadroko balioari instalazioaren metro lineal bakoitzean dagoen metro koadroen okupazioaren baliokidetasun-neurriak aplikatzen zaizkio, okupatutako lurzorua zehazteko. Hori horrela da lurzoruaren balioaren kasuan, eraikuntzen balioa euro/ml-tan ematen baita.

Higiezinaren balioa = Lurzoruaren balioa + Instalazioaren balioa

Aprobetxamenduaren balioa = Higiezinaren balioa x ME koefizientea x Okupazioa

Karga-tasari dagokionez, desberdina izanen da kontuan hartuta aprobetxamendua herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren kontzeptuarekin bat datorren, honela:

–Erabilera pribatiboa (euskarrietarako): Estatuko eta tokiko tasen lege-araubidea aldatzeko eta ondare-prestazio publikoak berrantolatzeko uztailaren 13ko 25/1998 Legearen 64. artikuluan finkatua: %5.

–Aprobetxamendu berezia (elementu eroaleetarako): energia elektrikoaren garraio- eta banaketa-jardueren eta gas naturalaren birgasifikazio-, garraio- eta banaketa-jardueren finantza-ordainsariaren tasa, azaroaren 12ko 2/2019 Zirkularraren bidez lortua (2019ko 279. Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 20koa). Bertan ezartzen da zein izanen diren aprobetxamendu bereziko kasuetan karga-tasa gisa erabiliko ditugun finantza-ordainsarien tasak sektore bakoitzerako.

Beraz, aprobetxamendu bereziko kasuetan aplikatu beharreko karga-tasak honako hauek izanen dira:

–%5,58 sare elektrikorako.

–%5,44 gasa garraiatzeko sarerako.

–Aurrekoen batez besteko balioaren %5,51 gainerako sareetarako.

Aurreko zehaztapenen arabera, honako hauek dira tarifen taulak:

1. TALDEA–ARGINDARRA

LURGAINEKO
TARIFA %5,58
(euro/ml)

EUSKARRIAREN
TARIFA %5
(euro/ml)

Instalazioa

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia. Tentsioa U>=400 Kv

5.109

0.26

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia. Tentsioa 220 Kv<=U< 400 Kv

4.563

0.37

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria. Tentsioa 110 Kv<=U< 220 Kv

4.194

0.55

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria. Tentsioa 66 Kv<=U< 110 Kv

4.100

0.65

Goi-tentsioa (GT)

Bigarren kategoria. Tentsioa 30 Kv<=U< 66 Kv

3.826

1.44

GT 3. kategoria

Hirugarren kategoria. Tentsioa 10 Kv<=U< 30 Kv

3.773

1.94

GT 3. kategoria

Hirugarren kategoria. Tentsioa 1 Kv<=U< 10 Kv

3.754

2.22

2. TALDEA–GASBIDEAK

LURGAINEKO
TARIFA %5,44
(euro/ml)

Instalazioa

GP

20 hazbete baino gehiago

2.312

10 eta 20 hazbete artean

2.1488

PE

4 eta 10 hazbete artean

1.9856

4 hazbete arte

1.7408

3. TALDEA–OLIOBIDEAK

LURGAINEKO
TARIFA %5,5
(euro/ml)

Instalazioa

20 hazbete baino gehiago

7.196

10 eta 20 hazbete artean

7.031

4 eta 10 hazbete artean

6.865

4 hazbete arte

6.618

5. artikulua. Zergaldia eta sortzapena.

1. Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu herriko jabari publikoaren erabilera edo aprobetxamendu berezia hasten edo bukatzen denean; kasu horietan, hainbanaketa eginen da, hiruhileka, honako arau hauekin bat:

a) Alta ematen denean jarduera hasteagatik, ekitaldia bukatzeko falta diren hiruhilekoei dagokien kuota likidatuko da, alta ematen deneko hiruhilekoa barne.

b) Baja ematen denean jarduera uzteagatik, ekitaldiaren hasieratik iragan diren hiruhilekoei dagokien kuota likidatuko da, uztea gertatzen denekoa barne.

2. Ordenantza honetan arautzen den tasa ordaindu beharra honako hauetan sortzen da:

a) Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berrien edo erabilera pribatiboen emakidak edo baimenak badira, dagokion lizentzia eskatzen den unean edo ordenantza honetan zehaztutako aprobetxamendua egiten den unean, baldin eta derrigorrezko lizentziarik gabe egin bada.

b) Lizentziarik edo baimenik behar ez denean ordenantza honen 1. artikuluan aipatutako herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezirako edo erabilerarako, herriko jabari publikoaren aprobetxamendua edo erabilera pribatiboa hasten den unetik.

3. Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziak edo erabilera pribatiboak zenbait ekitalditan luzatzen badira, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da, eta zergaldia urte naturala izanen da.

6. artikulua. Kudeaketa arauak.

1. Tasa, normalean, autolikidazio bidez eskatuko da. Subjektu pasiboari kuotak jakinarazteko eskatuko da, halaber, autolikidaziorik ez dagoenean edo subjektu pasiboak zerga-kuotak aurkitzeko elementuei eta gainerakoei buruzko aitorpenik aurkezten ez duenean.

2. Tarifen arabera ordaindu beharreko zenbatekoak likidatuko dira eskatutako edo egindako aprobetxamendu bakoitzeko eta erabilera pribatibo bakoitzeko, honela:

a) 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako aprobetxamendu berrien emakiden kasuan, aprobetxamendu bereziaz gozatzeko baimen-eskaerarekin batera, tasaren autolikidazio-inprimakia aurkeztu beharko da, behar bezala beteta, edo, bestela, artikulu honen 2. apartatua aplikatuko da hurrengo paragrafoari dagokionez. Bestela, udal-idazkaritzan aurkez daitezke adierazpenaren elementuak, Udaleko funtzionario eskudunak behar den laguntza eman dezan zorra zehazteko. Kasu horretan, interesdunari abonu-agiri bat emanen zaio, kuota ordain dezan une horretan berean edo egoki den epean, abonu-agirian bertan adierazitako tokietan.

b) Jada egiten ari diren edo baimendurik dauden aprobetxamenduen edo erabileren kasuetan, urteko lehenbiziko hiruhilekoan ordainduko da tasa. Ordainketa errazteko, edo subjektu pasiboak ez badu daturik ematen, Udalak behar den likidazioa eginen du, eta subjektu pasiboaren helbidera igor dezake likidazio-agiri bat, egoki dena ordaintzeko banku-entitate laguntzailean edo Udalaren kutxan. Nolanahi ere, aipatutako ordainketa-agiria ez jasotzeak ez du salbuesten tasa Udalak zehaztutako aldian ordaindu beharretik.

c) Baldin eta zerga administrazioak antzematen badu aprobetxamenduren bat egin dela eta zergapekoak ez duela egin ez aitorpenik ez autolikidaziorik, berak eginen du likidazioa, eta gainera zerga-zehapena ezartzen ahalko du ordenantza honetan eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean ezarritakoa ez betetzeagatik.

3. Subjektu pasiboak tasa helbideratzeko eska dezake, eta, halakoetan, aginduko da kargua egin dadila borondatez ordaintzeko epearen azken hamabostaldian.

7. artikulua. Tasak jakinaraztea.

1. Ordenantza honetan aipatutako aprobetxamenduetan edo erabileretan, tributu-zorra interesdunari jakinaraziko zaio, autolikidazioa aurkezten den unean, edo, autolikidaziorik aurkezten ez bada, likidazioa jakinarazten den unean.

Aurreko apartatuan aurreikusitakoa gorabehera, baldin, autolikidazioa egiaztatu ondoren oker badago, likidazio osagarria eginen da.

2. Ordenantza honen xede diren aprobetxamendu bereziengatiko edo erabilera pribatibo jarraituagatiko tasen kasuan, zeina aldizkakoa baita, pertsonalki jakinaraziko da likidazio bidez, eta une horretatik aurrera ulertuko da alta eman dela zergadunen erregistroan. Hurrengo ekitaldietako tasa subjektu pasiboari jakinaraz dakioke banan-banan edo kolektiboki, errolda jendaurrean jarriz Udalaren iragarki-taulan, egoki den aldian, zeina iragarriko baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Ordenantza honetan araututako aprobetxamenduak edo erabilera pribatiboak nahi dituzten pertsona fisiko edo juridikoek eta gainerako entitate interesdunek, edo kontzesio administratiboen edo bestelako legezko baimenen titularrek, ez badute nahitaezko (hala bada) udal baimenik, eskatu egin beharko dute, eta aplikatzekoak diren legezko tramiteak bete beharko dituzte, eta halakorik ez egiteak ez ditu salbuetsiko tasa ordaintzetik.

4. Behin ordenantzak aipatutako ondasunak okupatzea baimendurik, edo okupazio hori ezarririk, ez baldin bada zehatz adierazten aprobetxamenduaren edo erabileraren iraupena, ulertuko da luzatu egiten dela, ordenantza honen ondorioetarako, harik eta subjektu pasiboek baja-deklarazioa aurkezten duten arte.

5. Aprobetxamendua uzteko aitorpenaren aurkezpenak eragina izanen du tarifen epigrafeetan aipatzen den hurrengo denbora epe naturaleko lehenbiziko egunean. Aprobetxamendua uzteko aitorpena aurkezten ez bada tasa ordaintzen segitu beharko da.

8. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Zergen arloko arau-hausteen kalifikazioari eta kasu bakoitzean behar den zehapenei dagokien guztian Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren VI. kapituluan xedatzen dena aplikatuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau, egungo edukiarekin, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta ordutik aurrera aplikatuko da. Indarrean egonen da berariaz aldatu edo indargabetu arte.

I. ERANSKINA

Metro lineal bakoitzeko okupazio baliokidea (metro karratuak) adierazten duen taula, instalazio motaren arabera

METRO LINEAL BAKOITZEKO OKUPAZIO BALIOKIDEA (METRO KARRATUETAN) ADIERAZTEN DUEN TAULA,
INSTALAZIO MOTAREN ARABERA

Instalazio mota

m²/ml

ARGINDARRA

Linearen tentsioa

Tentsioa U>= 400Kv

17.704

Tentsioa 220Kv<=U<400Kv

11.179

Tentsioa 110Kv<=U<220Kv

6.779

Tentsioa 66Kv<=U<110Kv

5.650

Tentsioa 30Kv<=U<66Kv

2.376

Tentsioa 10Kv<=U<30Kv

1.739

Tentsioa 1Kv<=U<10Kv

1.517

GASA ETA HIDROKARBUROAK

Hodiaren diametroa

20 hazbete baino gehiago

10.000

10 eta 20 hazbete artean

8.000

4 eta 10 hazbete artean

6.000

4 hazbete arte

3.000

BESTE INSTALAZIO BATZUK

Lurpeko m² bakoitzeko

2.000

Lurzoruko edo lurgaineko (altuera) m² bakoitzeko

1.000

II. ERANSKINA

Tarifen taula

1. Linea elektrikoak.

1. TALDEA–ARGINDARRA

UNITATE BALIOA

ZERGA-OINARRIA

LURGAIN. ZERGA-OINARRIA

EUSK. ZERGA-OINARRIA

LURGAINEKO TARIFA

%5,58

EUSKARRIKO TARIFA

%5

Instalazioa

Lurzorua (euroak/m²) (A)

Eraikuntza (B)

Baliokidetasuna (C)

Lurzorua

Ondasun higiezina

ME=0.5

Eroaleak (euro/ml)

Euskarria (euro/m²)

Zerga-oinarria x zerga-tasa

Euskarriaren zerga-oinarria x zerga-tasa

Landa-lurra / Hiri-lurra

(euroa/ml)

(m²/ml)

(euroa/ml) (AxC)

(AxC)+B

((AxC)+B)xME (euroa/Ml)

((AxC)+B)xME

((AxC)+B)xME/C

(euro/ml)

(euro/m²)

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia. Tentsioa U>=400 Kv

3

130

17.704

53.112

183.112

91.556

91.556

5.171

5.109

0.259

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia. Tentsioa 220Kv<=U<400 Kv

3

130

11.179

33.537

163.537

81.769

81.769

7.314

4.563

0.366

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria. Tentsioa 110Kv<=U<220 Kv

3

130

6.779

20.337

150.337

75.169

75.169

11.088

4.194

0.554

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria. Tentsioa 66Kv<=U<110 Kv

3

130

5.65

16.95

146.95

73.475

73.475

13.004

4.100

0.650

Goi-tentsioa (GT)

Bigarren kategoria. Tentsioa 30Kv<=U<66Kv

3

130

2.376

7.128

137.128

68.564

68.564

28.857

3.826

1.443

GT 3. kategoria

Hirugarren kategoria. Tentsioa 10Kv<=U<30Kv

3

130

1.739

5.217

135.217

67.609

67.609

38.878

3.773

1.944

GT 3. kategoria

Hirugarren kategoria. Tentsioa 1Kv<=U<10Kv

3

130

1.517

4.551

134.551

67.276

67.276

44.348

3.754

2.217

2. Gasbideak.

2. TALDEA–GASBIDEAK

UNITATE BALIOA

ZERGA-OINARRIA

%5,44

Instalazioa

Lurzorua (euroak/m²) (A)

Eraikuntza (B)

Baliokidetasuna (C)

Lurzorua (A)

Ondasun higiezina

ME=0.5

Zerga-oinarria x zerga-tasa

Landa-lurra / Hiri-lurra

(euroak/ml)

(m²/ml)

(euroak/ml)

A+B

(A+B) x ME

(euroak/ml)

GP

20 hazbete baino gehiago

3

55

10

30

85

43

2.312

10 eta 20 hazbete artean

3

55

8

24

79

40

2.149

PE

4 eta 10 hazbete artean

3

55

6

18

73

37

1.986

4 hazbete arte

3

55

3

9

64

32

1.741

3. Oliobideak.

3. TALDEA–OLIOBIDEAK

UNITATE BALIOA

ZERGA-OINARRIA

%5,51

Instalazioa

Lurzorua (euroak/m²) (A)

Eraikuntza (B)

Baliokidetasuna (C)

Lurzorua (A)

Ondasun higiezina

ME=0.5

Zerga-oinarria x zerga-tasa

Landa-lurra / Hiri-lurra

(euroak/ml)

(m²/ml)

(euroak/ml)

A+B

(A+B) x ME

(euroak/ml)

20 hazbete baino gehiago

3

231.2

10

30

261.2

130.6

7.196

10 eta 20 hazbete artean

3

231.2

8

24

255.2

127.6

7.031

4 eta 10 hazbete artean

3

231.2

6

18

249.2

124.6

6.865

4 hazbete arte

3

231.2

3

9

240.2

120.1

6.618

Iragarkiaren kodea: L2216069