261. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Koefiziente murriztaileen aplikazioa 2023-2026rako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 138. artikuluan ezarri moduan

Untzueko Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Untzueko Udalaren balorazio-txostena onetsi da otsailaren 28ko 6/2022 Ebazpenaren bidez. Hala, 2023an indarrean jarriko dira udalerriko ondasunen balio berriak, eta horrek %270 baino goititze handiagoa ekarriko du aurreko txostenean adierazitako balioekin alderaturik.

TOFLren 138.2 artikuluak honela dio: "Aurreko zenbakian xedatu dena gorabehera, balorazio txosten oso bat onesteagatik, katastroko balioen aldaketa kolektiboa egiten bada eta, horren ondorioz, balio guztien batez bestekoa aurreko balioen batez bestekotik %25 baino gehiago igotzen bada, udalaren osoko bilkurak ahalmena izanen du zergaren zerga-oinarrian artikulu honetan ezarritakoaren araberako murriztapenak onesteko. Dena dela, aurreko lerrokadan aipatzen den igoera zehazteko, ondasun bereziak aparte utziko dira".

Horiek horrela, eta ikusirik zer datu helarazi dizkigun mantentze-lanez arduratzen den enpresak.

Txosten berriaren datuen diferentziak, ondasun berezitzat jotakoak kenduta (32.281.650,58-20.829.344,66), 11.452.305,92 euro egiten du guztira, eta aurreko txosteneko datuekin alderatuta (21.454.344,66-17.229.344,66), 4.225.000,00 euro dira guztira; hau da, guztizko balioak %271,06 igo dira.

Hortaz, Untzuek TOFLren 138.2 artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa aplika lezake, eta koefiziente murriztaileak honako taula honen arabera ezarri:

ZERGA-OINARRIAREN ETA BALIOEN
KONKURRENTZIA EPEA

C1 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN
INDARRALDIAREN LEHENBIZIKO
URTEAN APLIKATZEKOA

C2 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN
INDARRALDIAREN LEHENBIZIKO
URTEAN APLIKATZEKOA

C3 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN
INDARRALDIAREN LEHENBIZIKO
URTEAN APLIKATZEKOA

Urtebete

0,00

0,00

0,00

2 urte

0,50

0,00

0,00

3 urte

0,67

0,33

0,00

4 urte

0,75

0,50

0,25

Idazkari kontu-hartzailearen txostena ikusi da, espedientean baitago.

Untzueko Udalak, osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 138.9 artikuluari jarraikiz,

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 138.7 artikuluan ageri diren murriztapenak aplikatzea txosten berriaren zerga-oinarriaren gainean, foru lege beraren 138.2 artikuluan eta hurrengoetan adierazitakoarekin bat etorriz; zerga-oinarriaren eta balioen konkurrentzia epea 4 urtekoa da, eta honela aplikatuko dira koefizienteak: 2023an, %75; 2024an, %50; 2025ean, %25, eta 2026an, %0,00.

Bigarrena. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, baita Untzueko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere, herritar orok jakin dezan.

Untzuen, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2217168