26. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARBIZU

Garbiketako langileen izendapena

Arbizuko Udaleko alkateak, 2022ko urtarrilaren 24ko 4/2022 Ebazpenaren bidez, honako hau

ERABAKI ZUEN:

1. Izendatzea Mari Carmen Onda Berastegui eta Lidia Gartziandia Razkin Arbizuko Udalaren zerbitzuko garbiketako langile. 2.3 eta 2.4 lanpostu zenbakiak dituzte plantilla organikoan, eta funtzionarioen araubidekoak dira.

2. Karguen jabetza hartu beharko dute hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

3. Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren webgunean eta Udalaren iragarki-taulan.

Arbizun, 2022ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2201041