26. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Berriobeitiko Bake Epaitegia: Juan Miguel Muñoz Fernández jauna, bake epaile titular.

Laugarrena.–Lekunberriko Bake Epaitegia: María Idoia Olascoaga Echarri andrea, bake epaile ordezko.

Bosgarrena.–Beriaingo Bake Epaitegia: Paula María Pomares Tablado andrea, bake epaile ordezko.

Seigarrena.–Garraldako Bake Epaitegia: María Begoña Rota Burusco andrea, bake epaile titular.

Zazpigarrena.–Armañantzasko Bake Epaitegia: Jesús Ángel Ordóñez Ortigosa jauna, bake epaile ordezko.

Zortzigarrena.–Mañeruko Bake Epaitegia: Nuria Irisarri Arbeloa andrea, bake epaile ordezko.

Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 17an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2200872