26. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EKONOMIA ETA OGASUNEKO NAFARROAKO ORDEZKARITZA BEREZIA

Lehen eta bigarren enkanteak, eskaintzak gutun-azal itxietan aurkezteko prozeduraren bidezkoak, Murchanteko udal-mugartean dagoen ondasun higiezin bat besterentzeko

Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako ordezkari bereziak erabakita, onetsi da ondotik deskribatzen den ondasun higiezina enkante publikoan, eskaintzak gutun-azal itxietan aurkezteko prozedura bidezkoan, besterentzeko deialdia. Ekitaldia 2022ko martxoaren 2an eginen da, goizeko hamaiketan, Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako Ordezkaritza Bereziaren egoitzan (Iruñeko Yanguas y Miranda 31), zazpigarren solairuko bilkura aretoan. Hau da ondasuna:

Hiri finka.–P.3.2. lurzatia. Juspoyo-Murchanteko Ubidea jarduketa unitatea birzatitzeko proiektuak sortutako orube eraikigarria. Mila eta hamalau metro eta berrogei dezimetro koadroko azalera du guztira. Azalera horretatik, bostehun eta laurogeita bi metro eta berrogei dezimetro koadro lorategi pribaturako erabiliko dira, eta gainerakoa, hau da, laurehun eta hogeita hamabi metro koadro, eraikinak hartzen ahalko du. Sotoa, beheko solairua, lehen solairua eta atikoa eraikitzen ahalko dira, hirigintzako planeamenduan adierazitako baldintza eta aprobetxamenduekin; gehienez ere sei etxebizitzatan banatzen ahalko da, horietako bost libreak eta bat babes ofizialekoa.

Mugakideak hauek dira: iparraldean, ZV3 lurzatia; hegoaldean, V8 bidea; ekialdean, V10 bidea eta mendebaldean, P.3.1. lurzatia.

Tuterako 1. jabetza-erregistroan inskribaturik dago, Murchanteko 7903. finka, 3235. liburukia, 110. liburua, 222. orria, 1. inskripzioa.

Katastroko erreferentzia: 3. poligonoa; 1906., 2231., 2232., 2233., 2234. eta 2235. lurzatiak.

Hasierako prezioak eta bermeen zenbatekoak hauek dira:

HASIERAKO PREZIOA:

BERMEAREN ZENBATEKOA (%5)

1. enkantea: 60.600,00 euro

3.030,50 euro

2. enkantea: 51.510,00 euro

2.575,50 euro

Enkanterako baldintzen orria Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako Ordezkaritzako Ondare Zerbitzuan kontsultatzen ahalko da, Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 31n, 7. solairuan, edo Ogasun Ministerioaren web orrian (http://www.hacienda.gob.es).

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 20an.–Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako ordezkari berezia, Mario Ruiz Lezcano.

Iragarkiaren kodea: E2200871