26. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa H/31/2.º0194 NL/sr espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Arano Argi Indar SL.

Ibai edo errekaren izena: Latxe eta Zamiola errekak.

Tokiak: Latxe erreka - Anbeltzako presa (x: 588400; y: 4781616), Zamiola erreka-Amuelako presa (x: 588383; y: 4781864), Zamiola erreka-akueduktua (x: 588393; y: 4781855).

Udal-mugartea eta probintzia: Arano (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Obren xedea da Anbeltzako presa (Latxe errekan), Amuelako presa (Zamiola errekan) eta Zamiola errekaren gaineko akueduktua eraistea. Obrak gasolinazko mailu kolpekatzailea erabiliz eginen dira eta hondakinak zabortegira eramanen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Aranoko udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko urtarrilaren 19an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2201067