26. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Baztango Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, behin-behinean onetsi zuen hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko balorazio txostena, TRACASA enpresak egin agiri teknikoaren arabera.

Jendaurrean egonen da 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat. Horrez gain, Udalaren webgunean argitaratuko da eta udal bulegoetan eskuragarri egonen da, alegazioak, kexak edo oharrak formula daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Baztanen, 2022ko otsailaren 2an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2201508