26. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aranoko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen aho batez 2022ko urtarrilaren 27an egindako bilkuran:

–Hasiera batez onestea Aranoko Udaleko 2022ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda.

Plantilla organiko hau jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsita joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikulu hauetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235 artikulua, 271. artikuluari dagokionez.

Aranon, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2201344